lunes, 14 de enero de 2013

PRACTICUM I BALANTZEA

Orain bi hilabete gutxi gora behera, Irungo Toki-Alai ikastetxean, nire lehenengo praktika egonaldia amaitu nuen. Gaurko egunean, hilabete honen balantzea egitea dagokit, baita nire indargune eta ahuleziei buruz pentsatzen jartzea ere, hauetaz ohartzea erabat garrantzitsua delako alde batetik, indarguneak are gehiago indartzeko eta bestetik berriz, ahulgune horiek indargune bihur daitezen borrokatzeko. Nire irakasle identitate hori bere osotasunean zein den ezagutzeko, piskanaka-piskanaka galdera hauei erantzuna ematen joango naiz.

Lehenik eta behin, Practicuma egitera joan aurretik, Lhko haurrekin esperientzia banuela aipatu beharra daukat. Urte batzuk badira etxean klase partikularrak ematen ditudala eta bertan LH baita DBHko zailtasunak dituzten ikasleak aurki ditzaket. Ikaskuntza prozesuan zehar hainbat arazo sor daitezke, hala nola, hiperaktibitatea, atentzio defizita, arreta erraz galtzea... Hauek, klase baten barruan ezin daitezke zuzendu eta normalean, “gaixotasun” hauek dituzten ikasleek, arazoak aurkezten dituzte bere eskolatze prozesuan zehar, gehienetan suspentsoak. Nire lana etxean, ikasle hauek guztiak banaka banaka biltzea da eta bakoitzari klasea modu indibidual eta ahal den neurrian eraginkor bat ematea da. Beste alde batetik, orain hiru urte, Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxean, musikako klaseak ematen aritu nintzen Lhko 2. mailako eta 6. mailako bi talderekin. Hau izan zen nire lehenengo kontaktua talde handiarekin, etxean emandako klase partikularrak horixe zirelako hain zuzen, partikularrak, banakakoak. Antzeman daitekeenez, esperientzia piska bat baneukan irakaskuntza munduan, baina, hala ere, erabat beharrezkoa zen niretzat benetako irakasle izatea zer zen jakitea.

Urriaren hogeita hiruan, galdera honen erantzuna aurkitzen hasi nintzen. Goizeko zortzi eta erdiak ziren Toki-Alaira iritsi nintzenean. Idazkiariarekin hitz egin ostean, ikastetxeko zuzendariarekin hitz egin ostean, gure praktiketako ikasgelara igo ginen. Ikastetxe berezia iruditu zitzaidan lehenengo unetik, tutoretza elkarbanaturik egiten zutelako, beraz, niri, bi gelatan egotea suertatu zitzaidan, 3. A eta 4.A geletan.

Haurrekin egon aurretik, irakasle txarra ez nintzela iruditzen zitzaidan. Pertsona bezala, pazientzia handikoa naiz, irakastea asko gustatzen zait, besteek nire esker ikastea ere asko gustatzen zait, hitz egitea ere dezente gustatzen zait, zergatik izango naiz ba irakasle txarra? Galdetzen nion neure buruari. Haurrekin egon ostean, nire buruari, irakasle ona al naiz? Galdetzen badiot, galdera honen erantzuna ez da aldatu, eta nire uste apalean behintzat, baietz uste dut. Guztiok bezala, nik ere nire ahulezi eta indarguneak ditut, pertsona bezala guztiok ditugulako. Nire indarguneetako bat nire hitz jarioa izango litzatekeela uste dut. Erraztasun handia daukat hitz egiteko, baita zerbait ulertzen ez badidate ere beste era batean adierazteko. Klaseak eman ditudanean ohartu naiz, errekurtso hau oso garrantzitsua dela irakasle batentzat, biziki garrantzitsua delako zure ikasleek zertaz hitz egiten ari zaren ulertzea. Horretarako, hitz jarioa edukitzea garrantzitsua da. Ez da nahikoa liburuan jartzen duena irakurtzea, baizik eta hori interpretatzen jakin egin behar da ondoren zure hitzekin azaltzeko. Ahulgune bat aipatzea, guztioi gustatzen ez zaigun zerbait da. Indarguneei garrantzia ematen diegu, baina era berean, ahulguneek berebiziko garrantzia dute. Hauek zuzenduz gero, pertsona bezala hobeak izango garelako eta irakasle moduan “irakasleagoak”. Nire ahulgune bat nire burugogortasuna izango litzateke. Maiz gertatu izan zait, ikasle batek ez duela ulertzen esatea eta ikasle horrek esandakoa ulertu arte ez lasai gelditzea. Ikasle batek ulertu ez badizu, arazo asko egon daitezke, beraz ez zara tematu behar beti gauza bera errepikatzen, nahiz eta era ezberdinean esan. Azkenean, lortzen nuen gauza bakarra, ikaslea aztoratzea zen. Ikaslea aztoratzen bada, gutxiago ulertuko du arreta galtzen duelako eta irakaslea geroz eta aztoratuago egongo da. Nire ustez, askotan lortu ez badut ere, garrantzitsuagoa da ikasle bat aztoratu gabe egotea eta ulertu ez duena hurrengo egunean berriz lasaitasunez azaltzea, egun berean bere gainean egotea baino. Zorte handia izan dut eta praktiketako ikastetxean, ni naizen bezalakoa izateko aukera paregabea eduki dut.

Irakasle eskolan, irakasle ona izaten irakasten saiatzen dira. Garrantzia handia ematen diote eredu eraikitzaileari eta honek jarraitzen dituen metodologiei. Irakasle bezala, teknologia berriak ere erabili behar ditugula behin eta berriz esaten digute. Irakasle batentzat oso garrantzitsua da bere ikasleak ez aspertzea, beraz, hau ez gertatzeko, errekurtso guztiak erabiltzea garrantzitsua da. Nire ustez garrantzizkoa da irakasle baten ikasleak ez aspertzea eta nire aldetik, praktikak egiten aritu naizenean, hau ez gertatzeko esfortzuak egin ditut, hala nola, zerbait azaltzen nuenean aurretik prestatua neraman eta ahal izanez gero, interneten laguntzarekin, edo etxean prestaturiko power point batean, nire azalpenak biltzen saiatu naiz.

Praktiketan nolako irakaslea izan nahi dudan lantzen saiatu naiz. Pazientzia handikoa izatea gustatuko litzaidake, ikasleen “azalean” sartzea gustatuko litzaidake, hartara, ikasle bakoitzaren egoera konkretua ulertzea eta bakoitzari irtenbide zuzena ematea gustatuko litzaidake. Zorrotza izatea ere gustatuko litzaidake, nire esperientziaren arabera, irakasle zorrotzenak direlako gero, gehien behar duzun momentuetan “hor daudenak”. Nire ustez horrelakoa izatea lortuko dut. Faltan bota dudan gauza bakarra nire pazientzia izan da, noizean behin galdu egin dudala, baina bizitzan guztiarekin gertatzen den bezalaxe, esperientziaren bitartez lortzen den zerbait da.

Practicumean zehar behatu eta egin dudan guztia gustatu egin zait, asko gustatu ere. Irakasle baten eskolako bizitzaren gehiengo zatia ezagutzeko aukera izan dudalako. Astero ziklo bileretara joan naiz, ebaluaketa bilera batera ere joateko aukera izan nuen, familia batekin elkarrizketa batean egoteko aukera ere izan nuen, ikasleekin bakarrik egoteko aukera dezente ere izan ditut, hartara, nire irakasle “doteak” zein diren ezagutzeko aukera izan dut. Esperientzia oso baliagarria iruditu zait eta irrikitan nago berriz ere Practicum II-a egiteko. Gogoz eta indartsu esperientzia eta bide berri honi ekiteko gogotsu!

2 comentarios:

  1. Ze ondo, Aritz! Galdera horiek beti egin behar dizkiozu zeure buruari, baita zure ahuleziak identifikatu eta hobetzen joan. Beti dugu zer hobetu asko eta gainera, ikasleen izaera, estiloa edo beharrak denboran zehar aldatzen doazenez, erne egon behar da beti.

    Segi horrela eta irakasle ona baino gehiago, bikaina ere izango zara. Animo!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko zure babesarengatik Ainhoa! Pixkanaka-pixkanaka gauza horietaz guztietaz pentsatzen jartzeak asko laguntzen dit eta indartu egiten dut nire irakasle izan nahi izate hori areagotu egiten dela konturatzen naiz!

      Eliminar