jueves, 24 de mayo de 2012

Azken Azterketa , ikasturteko balantzea

Egun on guztioi!

Maiatzak hogeitalau ditu gaur, osteguna da eta kurtsoko azken azterketa egiteko unea iritsi da.
Kurtso osoan zehar, momentu hau iristeko desiratzen egon naiz, uda iristeko momentua iristeko desiratzen hain zuzen. Baina, behin momentua iritsita pena apurtxo bat ere ematen dit. Azken finean KLASE/TALDE sentimendu indartsu bat garatu dugulako azken hilabeteotan. Gezurra dirudi, baina, ematen du atzo zela ikasturte hasiera. Hantxe geunden denok, galduta, gure klasekideen erdian, inor ezagutu gabe, urduri. Tentsio momentuak bizi izan nituen nire lehen momentu horietan. Pertsona irekia bezala ikusten badut nire burua, lotsatia banaizela ere patxara osoan esan dezaket, eta beldur piska bat neukala ez badut aitortzen, gezurra esango nuke. Aurreko lauhileko irakasle batek esango lukeen modura: "estres puntu hori edukitzea ere, prozesuari dagokio, hori bilatzen da, zuek estresaturik egotea, egoera horiei irtenbidea emateko". Baita irtenbidea aurkitu ere. Maiatzaren bukaeran esan dezaket pena ematen didala hainbat pertsona egunero ez ikusteak.

Talde lan asko egin ditugu, garrantzitsuenak bi, bi moduluak. Kurtsoa hasi genuenean nik behintzat ez neukan ideiarik ere zer zen diziplinartekotasuna eta zer zen taldean lan egitea (lau pertsona ezberdinen aportazioen elkarketa egitea ez zelako). Gaur aldiz, lan egiteko modu berri bat ikasi dut, TALDE LANA. Norberak bere iritzia eta aportazioak eginez, lauren artean lana denek batean egitea hain zuzen. Hori da talde lan bat, eta ez nik behintzat iraganean egiten nuena, lan oso bat zati lau, bakoitzari zati bat egitea tokatzen zaio. Ezingo nuke nire taldekideei eskerrak emateko aukera galdu, beraz, hau lekurik aproposena ez bada ere, eskerrak ematen dizkizuet nire taldekide izan zaretenoi. Elkartu ginenean ia ez ginen ezagutzen, baina, zuek ongi ezagutzeko aukera izan dut eta asko gustatu zait zuekin lan egitea. Dibertigarria ere izan da, noski, laurok oso maniatikoak garelako ordenaren kontuarekin eta modu berean oso perfekzionistak. Lauron artean lan txukunak egin ditugula uste dut eta garrantzitsuena, TALDE bezala oso ongi funtzionatu dugu. Beraz esan bezala, eskerrik asko.

Azkenik, klasekide guztioi ere eskertu nahi dizuet nigan konfidantza izateagatik eta ordezkari aukeratzeagatik. Gustora egin dut "lan" hau, asko gustatzen zaidalako jendeari laguntzea. Klasearen izenean eskakizunak egitea, zuen guztion "idazkari eta aitatxo" izatea moodlen oharrak jarriz gauzak gogorarazteko... Oso gustora egin dudan lan bat izan da eta nahi izanez gero, datorren urtean ere errepikatzeko prest nago.

Orain udaldia dator, eta nire jarrera argazki honetan dagoena izango da, ikasturte osoan zehar lan egin eta gero merezi dudalako, merezi dugulako.



Opor ederrak pasatzea opa dizuet eta irailean berriz elkar ikusiko dugu guztiok.
Muxu bana,

aritzgoam


viernes, 11 de mayo de 2012

Kurtso Amaiera

Egun on mundu guztiari !
Maiatzaren hamaika dugu gaur, azken eguna eta azterketa bezpera dugu.
Azken aste hauek ikasi eta ikasi eman ditugu, eta orain azterketa horietan, egindako lana erakustea geratzen zaigu. Urduri samar bagaude ere, normala da, azterketak beti urduritzen gaituztelako.
Azken aste hau oso dibertigarria izan da, lan modularra aurkezteaz gain gure unitate didaktikoa erakusketa batean aurkezteko kartela egin genuelako eta klasearen aurrean ("argitaletxeetako ordezkariak" ja ja ) gure lanen salmenta egiten saiatu ginelako. Guk egindako lana hauxe izan da: "Hondarribia, bost zentzu eta logikarekin" eta hementxe uzten dizuet gure unitate didaktikoa aurkezten duen kartelaren argazki bat.

Erakusketa egunean azaldu genuen bezalaxe, bertan Hondarribian aurki ditzakegun gauzak daude ikusgai. Hau dena bost zentzumenekin lotu genuen, hortik unitate didaktikoaren izena. Dastemenarekin: Hondarribiko tradizio handiko opila jarri genuen. San Markos egunean (apirilak 25), amabitxi orok, bere semebitxiari oparitzen dion opila hain zuzen. Ikusmenarekin: Hondarribiko hainbat irudi jarri genituen, Hondarribiko Arrantzaleak, Hondarribiko Aste Santua, Kutxa eguna (Uztailak 25) eta gure jaietako egun handiaren bezpera; irailaren zazpia. Dastamenarekin: Itsasoko gatza jarri genuen, Ukimenarekin: Hondartzako area eta azkenik, Entzumenarekin: Hondarribiko Alarde egunean erabiltzen diren musika instrumentuak jarri genituen; txibilitoak hain zuzen.

Nire ustez, lan polita egin dugu eta lan polita gelditu zaigu, ea azken emaitzean islatzen den.

Niri dagokidanean besterik ez, udan garrantzitsua den zerbait topatzen badut hementxe jarriko dut, baina momentuz sarrera gehiagorik ez dut egingo, deskantsatzea ere beharrezkoa izaten delako berriz ere hasiera emateko.

Oso atsegina izan da zuekin nire sentimenduak elkarbanatzea aste hauetan zehar, beraz, irakurri nauzuen guztioi, muxu handi bana bidaltzen dizuet.

Laster arte.

aritzgoam