martes, 26 de abril de 2016

Poema Elkartrukea

Adiskide agurgarriak,

Truke kolektibo eta konstruktiboa egiten ari gara; eta onbidezkoa izatea nahi dugu. Zeregina aldi bakarrekoa da, eta parte hartuko duzuela espero dugu. Egin nahiko duzuela uste dugulako aukeratu zaituztegu, baita dibertigarri egingo duzuela pentsatzen dugulako ere. Mesedez, bidali zure poema gogokoena 1. postuan dagoen pertsonari (ezagutzen ez baduzu ere). Une gogorretan lagundu zaituen poema/bertso-lerroa izan beharko litzateke. Ez pentsatu gehiegi.
 
1. Aritz: aritzgoam@gmail.com

1. postuan dagoen pertsonari bakarrik poema/bertsoa/aipua bidali eta gero, kopiatu ezazu mezu hau beste email batean. Jarri nire izena 1. postuan, eta jarri zurea 2. postuan eta emailaren bukaeran. Email berrian, soilik zure izena eta nirea agertu behar dira. Bidali 20 laguni BCC moduan (ezkutuko kopia). Baina uste baduzu bost egunetan ezingo duzula egin, esaiguzu, parte hartzen ari direnentzat bidezkoa izan dadin. Dibertigarria da nondik iristen diren ikustea. Gutxitan baztertzen du jendeak, denok behar ditugulako plazerak! Itzulera azkarra da, zerrendan bi izen baino ez daudelako eta gutako bakoitzak behin bakarrik egin behar duelako.

Poesia berria eta inspiratzailea topatzen lagunduko dizulakoan gaude...

Ongi pasa poesiarekin jolasean!!

sábado, 9 de febrero de 2013

Ostiral Mehe 2013

Atzo Toki Alaira joan nintzen bisitan eta nire txikiekin argazkiak atera nituen.
 Hona hemen taldearena eta batzuk nirekin atera nahi izan zituztenak.

domingo, 27 de enero de 2013

Buenafuente eta Walt Disney

Sarean salsatzen ari nintzela bideo hauxe aurkitu dut...

Blog hau hezkuntzaren ingurukoa denez eta gehien bat Lehen Hezkuntzako haurren inguruan, etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakaslea izango naizelako, hementxe duzue bideo dibertigarri hau.

Buenafuentek Walt Disney zine produktore eta zuzendaria elkarrizketatzen du eta nire ustez behintzat, barre algarak bermaturik daude bideo hau ikustean...

Ea zer deritzozuen!

Besarkada bana,

aritzgoam


lunes, 14 de enero de 2013

El carnaval de los animales, DIDAKTIKOKI

1.- Arte Hezkuntzaren curriculumean kokatu (Sarrera, Maila, Oinarrizko Gaitasunak, Edukiak, Helburuak eta Ebaluazio Irizpideak).

BALIABIDE AUKERAKETA


Gure taldeak prestatu zuen jarduera “El carnaval de los animales” entzumena egitea izan zen. Obra hau, Camille Saint-Säens musikagile frantziarraren obra garrantzitsu bat da eta bertan 13 animalia aurkezten dizkie haurrei musika instrumentuen bidez. Jarduera honen bidez guk, LHko 5. mailako ikasleekin adierazpena landu nahi genuen, curriculumaren sarreran aipatzen den bezalaxe, Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan, “Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena (...)”

Arrazoi horrengatik aukeratu genuen Camille Saint-Säensen entzumen hori eta ez beste bat, gure ustez, entzumen horrekin sormena eta irudimena garatzeaz gain, emoziozko adimena eta komunikatzeko ahalmena ere garatzen dituelako haurrak jarduera honi esker.

Jarduera honen bidez lantzen diren oinarrizko gaitasunak ondorengoak izango lirateke:

1.- Ikasten ikasteko gaitasuna. Jarduera honen bidez animalia eta instrumentu ezberdinak zein diren ikasteaz gain, pentsatu ere egin behar dute, eta bibolinak jotzen duenean ezin dute pianoarekin nahastu, beraz, ikasleak, ikasten eta pentsatzen ikastera bultzatzen ditu jarduera honek.

2.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Jarduera hau klasean ahoz zuzentzen badugu, ikasleek hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eduki beharko lukete, hartara, gainontzeko ikasleek ulertu egingo lukete ikaskidea zertaz hitz egiten ari zaien.

3.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Aurreko gaitasunarekin erabat loturik, haurrek, jardueraren zuzenketa egiten dutenean, gizarterako eta herritartasunerako gaitasun bat eduki beharko lukete, hala, errespetuz jokatuz gainontzeko ikaskideek beraien iritzia ematen dutenean. Gaitasun hau ez balute, jarduera honen bidez ere, hau eskuratzeko aukera edukiko lukete.

Musikako irakasgaiari dagokionez, bi eduki multzo nagusi ditugu, jarduera honen bidez, lehenago aipatu bezala, “Musika-adierazpena, interpretazioa eta –sorkuntza” jorratuko dituzte.

Jarduera honen bidez, lortu nahi diren helburuak zerrendaturik, honakoak izango lirateke:

a) Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten
elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea.

b) Ikusizko arte-ekoizpenak, musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.

c) Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko
eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko.

Jarduera honen bidez lantzen diren EDUKIAK:

Jarduera honen bidez, esan bezala, bigarren eduki multzoari dagozkion edukiak landuko dira; hau da, Musika adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza deituriko eduki multzoari dagozkion edukiak landuko dira. Konkretuki ondorengo edukiak landuko dira:

  • Soinu gozatuen bilaketa, bereizketa eta emanaldia, eta jarrera egokia ahozko adierazpeneko eta tresna bidezko adierazpeneko jardueretan.
  • Interesa eta ardura interpretazio- eta sorkuntza jardueretan.

Eduki hauek ebaluatzeko, ebaluazio adierazle batzuk hartuko dira oinarrizko curriculum dekretutik eta honako hauek izango dira kontuan jarduera zuzentzeko eta ebaluatzeko orduan:

EBALUAZIO IRIZPIDEAK
BAI
EZ
1. Musika-hizkuntzaren kodeak behar bezala erabiltzen ditu.


2. Musika-hizkuntzen oinarrizko elementuak antolatzen ditu, komunikazioan erabiltzeko eta musika-hizkuntza deszifratzeko.


3. Buruz prestatzen du interpretatu edo berregin behar duen lana.


4. Behar bezala antolatzen ditu arte-ekoizpenerako egin beharreko urratsak.


5. Hautematen dituen musika-mezuen helburua ezagutzen du.


6. Taldeko jardueretan parte hartzea eta lankidetza-jarrerak erakustea, jarduera horiek ondo ateratzeko.


7. Taldearekin lan egiten du, arte-egokipena ahalik eta gehien egokitu dadin haren gaitasunetara eta adierazpen estetikoaren premietara.


8. Atsegin du kalitatezko lanak egitea.


9. Hainbat jatorri eta kulturatako arte-adierazpenen arteko erlazioa elementu aberasgarria eta prozesu historiko errepikaria dela ulertzea.


10. Kultura arteko ekarpenak interesgarriak direla badaki.



2.- Jarduera deskribatu (Non, Noiz, Zenbat ikasle, Zenbat denbora, Baliabide Materialak, Bibliografia).
Gure musikako jarduera, gelako ikaskide guztiei egin genien. Hogei minutuko saioa eman genuen. Hasteko, animalien irudiak erakutsi genituen, eta ondoren bakoitzarekin lotuta zegoen musika entzunarazi genien. Zalantzak argitu eta orriak banatu ondoren jarduerari hasiera eman genion. Honek, guk uste baino denbora gehiago galdu arazi zigun, eta ondorioz jardueraren denbora murriztu behar izan genuen. Denbora, batzuen motibazio falta eta beste batzuen lehiakortasuna izan ziren gure jarduera gehien oztopatu zutenak.

3.- Emaitza baloratu (Klaseko taldekideekin egin zenutenekoa/Praktiketakoa).
Klaseko taldekideekin egin genuen lana ongi atera zen, baina seguruenik 10 minutuko ariketa izan beharrean aurretik lehenago entzun eta landu izan bagenu, ariketa askoz hobeto aterako zen, eta ez genituen hainbeste pista eman beharko.
Gainera, ariketa ez zen hasieran guk pentsatu bezala egin, musika jartzen ari zenak, aurretik adostutako 8 animaliak jarri beharrean animali guztiak jarri baitzituen. Animali guztien soinuak jartzean, ariketa behar baina gehiago luzatu eta zaildu zen ariketa.
Hala ere,ariketa ongi atera zen, eta gelakoak ongi pasa zuten.

Praktiketan ordea, musikako irakasleekin hitz egin ondoren, gehienoi esan ziguten eman beharreko gaiak lehenagotik finkatuta zeudela eta ezin zirela aldatu, edo gaiekin atzeratuak zeudela eta ezin zutela saio bat galdu. Kontutan izan behar da, gure praktiketako garaian, ebaluazioaren atarian daudela haurrak. Beraz, lehentasunak aurretik ezarritako jardueretan zituzten, jarduera horietatik aterako baita Abenduko beraien hiruhileko nota.

A PLANA:
EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES (CAMILLE SAINT-SÄENS)

Jarraian, Camile Saint-Säens musikari frantziarraren obra garrantzitsu bat entzungo duzue. “Le carnaval des animaux” edo animalien inauteria da obra honen izenburua. Bertan, konposatzaileak instrumentu ezberdinak erabiltzen ditu hauek haurrei aurkezteko baita animalia ezberdinen izenak ikasteko ere.

Ondoren, animali bakoitzari dagokion audizioa jarriko dizuegu, ondo entzun, gero desordenaturik jarriko baititugu eta zuen lana hauek zeintzuk diren eta ze instrumentuk egiten duten esatea izango baita . Hala ere, ariketa ez denez erraza, animalien irudiak jarriko dizkiegu paretan, eta pistak emango dizkiegu errazago gogoratu ditzaten.

HONA HEMEN ENTZUMENA, ORDENEAN JARRITA, JARRI ARRETA GUK ERAKUTSIKO DIZKIZUEGUN MARRAZKIEI:

  • SARRERA ETA LEHOIAREN MARTXA→ Harizko instrumentuak (pianoa barne)
  • OILOAK ETA OILASKOAK → Pianoa eta bibolinak
  • HEMIONES (animalia azkarrak) → 2 piano
  • DORDOKAK → Harizko instrumentuak
  • ELEFANTEA → Pianoa eta kontrabaxua
  • KANGUROAK → Pianoa
  • AKUARIOA → Zeharkako xirula eta Pianoa
  • ASTOA → Bibolina
  • KUKUA BASOKO ILUNTASUNEAN → Piano eta Klarinetea
  • TXORIEN KAIOLA → Zeharkako xirula eta Harizko instrumentuak (pianoa barne)
  • PIANOJOLEAK → Pianoa
  • FOSILAK → Xilofonoa
  • ZISNEA → Biolontxeloa eta pianoa
  • BUKAERA → Entzun ditugun instrumentu eta animalia guztiak batera

ARIKETA: Jarri ondorengo 13 animalien izenak:

1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

6.-

7.-

8.-

9.-

10.-

11.-

12.-

13.-

14.-



B PLANA:
INSTRUMENTU EZBERDINAK GOGORATZEN …

A plana ez genekienez ongi burutuko zuten ala ez, B plan bat prestatzea pentsatu genuen. Hemen, instrumentuen familia ezberdinak errepasatuko dira, eta ondoren errepasatutako familia mota bakoitzaren abesti bat jarriko zaie, eta asmatu egin behar dute zein familiakoak diren.
Denbora egon ezkero, instrumentuak ere banaka jarriko ditugu eta beraiek kokatu egin beharko dituzte. Laguntzeko, familien irudiak erabiliko ditugu, kokatu daitezen.

1.- FAMILIA → HARIA

BIBOLINA, BIOLA, BIOLONTXELOA, KONTRABAXUA, PIANOA, KITARRA …



2.- FAMILIA → HAIZE EGURRA

KLARINETEA, SAXOFOIA, OBOEA, ZEHARKAKO XIRULA, FAGOTA …



3.- FAMILIA → HAIZE METALA

TRONPETA, TRONPA, TRONBOIA, TUBA …



4.- FAMILIA → PERKUSIOA

TINBALAK, TXINDAK, DANBORRA, LATIGOA, XILOFONOA, METALOFONOA ...


Hala ere gure audizioan agertzen direnak ondorengoak dira …

    • HARIZKO INSTRUMENTUAK
    • PIANOA
    • ZEHARKAKO XIRULA
    • XILOFONOA
    • KLARINETEA


Bibliografia:
Ariketa hau egiteko erabili dugun bibliografia ez da asko izan, taldeko Aritz-ek aurretik musikako klaseetan eman baitzuen. Horregatik, erabilitako bi fitxak berak eman zizkigun eta horietaz baliatu ginen.

Irudiak aldiz, interneten bilatu genituen animali bakoitzaren izena jarrita.

Gelan ariketa egin behar genuenean ariketaren diskoa ez genuenez, interneten ariketaren musika irudiekin bilatu genuen.
Ariketan animali ezberdinen musika aurreratuz joan behar genuenez, irudiak oso baliagarriak egin zitzaizkigun momentu horretan tokatzen zen animaliaren pista bilatu ahal izateko.

Ariketa, "el carnaval de los animales"

Entzumenak, musikaren atal garrantzitsu bat dira.

Camille Saint-Säens musikari frantsesak prestaturiko ariketa honetan, animali ezberdinak identifikatzeaz gain, animalia bakoitza ze instrumentuk imitatzen duen jakin behar da.

Horretarako, instrumentuen familiak ezagutu behar dira. Horiek ezagutu ondoren "EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES" entzumena egiteko prest egongo gara.

Bi artxibo horietan ariketari buruzko informazioa aurki daiteke, obra musikala berriz, ondorengo linkean daukazue eskuragarri.

Animatzen al zarete ariketa egitera? Ez tranparik egin eh?

Haurrak, psikologia eta aniztasunari begira

Hementxe klaserako egindako iruzkin bat uzten dizuet. Guztia nire praktika egonaldiarekin erlazionaturik dago.

Aniztasuna lantzeko aukera ezberdinak daudela ziurta daiteke. Konkretuki, artikulu honetan, musikaren bidez ikasleen aniztasuna eta behar bereziak dituzten ikasleei arreta eskaintzea lortu nahi da. Nola lor daitekeen hau? Musika estilo ezberdinak erabiliz esate baterako.

Nire praktika egonaldia, Practicum I deritzana hain zuzen, Irungo Toki Alai ikastetxean burutu dut. Hirugarren mailako zein laugarren mailako ikasleekin egoteko aukera eduki dut, behar bereziak dituzten bi haur ezagutu ditut, bakoitza ikasturte batean. Eskolatze prozesuaren une ezberdinetan, beraien beharrak aldatu egiten direla ikusteko aukera izan dut. Majisteritza eskolan irakatsi diguten moduan, edonork, edo hobeki esanda, EDONORK dauka musikaren bidez gozatzeko aukera. Haur hauetako bat autista zen. Klasekideekin ez zuen inolako harremanik, irakasleekin ere, hauek saiatzen baziren ere, ez zuten lortzen ikasleak hitz gehiegirik egiteak. Musikako klase batean, nire behaketa lana egiten ari nintzela, irakasleak musika estilo ezberdinekin jolasten zuen. Batzuetan pop musika jartzen zien, besteetan berriz musika elektronikoa, musika klasikoa... Musika estilo guztiekin jolasten zuen aniztasun hori uztartzeko. Bigarren astean, haurrarekin harrituta nengoen. Bi astetan ez zidan hitzik ere esan, eta larritu egiten ninduen. Musikako klasean geundela arreta osoz begiratzen egoten nintzaion. Irakasleak Bach musikariaren Tocatta y Fuga en Re menor jarri zien. Ikasle guztiak hasi ziren protestaka, -”hau elizakoa da”-. -”¡Qué aburrido, organo...!”- . Klasean horrelakoak entzuten hasi nintzen, eta bat-batean, sekula pentsatuko ez nuena ikusi nuen. Autismoa zeukan ikasle hura, irribarretsu ikusi nuen. Bi astetan, lehenengo aldiz irribarrez ikusi nuen.

Nire barrenean, bizitzan gutxitan sentitutako sentsazio bat sentitu nuen. Harrituta gelditu nintzen, baina aldi berean oso pozik, ilusio handia egin zidan ikaslea irribarretsu ikusteak. Hain blokeatuta gelditu nintzen non, berarengana jo nuen korrika bizian. -”Zer gertatzen da Martin”? -Galdetu nion irribarrea ezpainetan nuela. -”Organoa, nik organoa jotzen dakit!”-. Haietxek izan ziren entzun nizkion lehenengo hitzak. Ezin nuen sinetsi ere egin, kasualitatez, biok afizio berdina elkarbanatzen genuen. Haurrak ez zuen inorekin hitzik ere egiten, baina niri, organoa jotzen dakit esan zidan.

Irakasleari baimena eskatu ondoren, haurra nirekin korridorera atera nuen eta berarekin hitz egiten ahalegindu nintzen. Nire esperientzia kontatu nion, organista izan nintzela 8 urtez Hondarribiko eliza nagusian, Hondarribiko parrokiako abesbatza askotan lagundu nuela organoarekin, niri ere organoaren soinua ere asko gustatzen zitzaidala... Eta haurra, nirekin hitz egiten hasi zen! Ez zuen beste irakaslerik aukeratu, ez zuen bere adineko inor aukeratu, baizik eta ni aukeratu ninduen. Hogeita bat urteko praktikako mutil gazte hura. Kasualitate hutsez, haurrarekin hitz egiteko era aurkitu nuen. Organoaren inguruan bakarrik hitz egiten genuen hasieran, baina inork lortu ez zuena, nik lortu nuen kasualitatez haurra obserbatzearekin bakarrik.

Horregatik nago hain ados irakurritako artikuluarekin. Musikak gizakiarengan eragin fisiologikoa dauka eta ez edozein modukoa gainera. Musikari esker komunikazio eman daiteke, asozioazioa baita fantasien mobilizazioa ere. Musikari esker Martinekin hitz egitea lortu nuen, eta hitz egitea komunikazioaren adibide tipiko bat da. Berdin zitzaidan musikaz bakarrik hitz egin ahal izatea, berdin berdin zitzaidan... Ziur nago praktikak ikasturte osokoak izan balira, gauza gehiagotaz hitz egin ahal izango nuela... Zoriontsua naiz inkontzienteki hainbeste lortu nuelako.

Beste alde batetik, musikak Fantasien mobilizazioa eragiten du. Laugarren mailakoei “El Carnaval de los animales” entzumena egin nien froga moduan, majisteritza eskolan prestaturiko ariketa hain zuzen. Animali ezberdinei zegozkien “soinuak” jarri ondoren, hauek, zein animaliri zegozkien asmatu behar zuten. Camille Säint-Saens musikariak konposaturiko obra honen helburuetako bat horixe baita, entzumena lantzea. Nik laguntzatxo bat ematen nien ikasleei, zail samarra zela iruditzen zitzaidalako laugarren mailako ikasleentzat. Abstrakzio maila altu samarra eskatzen zuen. Abstrakzioa bai, mundu erreala uztea eskatzen duelako ariketak. Mundu erreala uztearekin batera, fantasien mundura hegan eramaten gaitu musikak. Musikaren bidez gure imaginazioa martxan jar dezakegu eta musika horrek gure bihotzari zer eragiten dion garunak esaten digu. Hau edozein musikarekin gertatzen da. Edozein musikak bihotzera zerbait transmititzen dizulako. Pena, alaitasuna, beldurra, kezka... Azken finean sentimenduak dira bai, emozioak, fantasiak, musikari esker lor ditzakegunak. Kondizio bakarra behar da hau gertatu ahal izateko, sentsibilitate apur bat edukitzea. Ausartak izan behar dugu, musikaz gozatu behar dugu, gozamen handi bat delako eguneroko bizitzako estres, samin eta arazo guztiak alde batera uztea musikari esker. Animatzen al zara?

Niri buruz besteek diotena... Toki-Alaiko tutoreak nitaz pentsatzen duena...

Zuriñe Irazoki nire Toki-Alaiko tutoreari egindako elkarrizketatxoan esandakoa jasoko dut laburpen modura. Elkarrizketa, hamar bat minutukoa izan zen, nik hemen egingo dudana, laburpentxo bat izango da.

1.- Zer suposatu dezake zuretzat praktiketako ikasle bat gelan izateak?

Niretzat, baita nire ikasleentzat ere, oso esperientzia baliagarria izan da”. Beste ikasle batzuk ere izan omen ditu bere ibilbide profesionalean zehar, baina, ez omen du sekula ezagutu praktiketako ikaslerik, ni bezala inplikatzen zenik. “Oso inplikazio maila altua eduki duzu, adibidez, ikasleen jarrera batzuk aldatzeko unean, asko borrokatu duzu jarrera batzuk aldatzeko”. Ikasleren batek arazoak izan dituenean beste ikasle batekin, edota irakasle-taldeko beste irakasleren batekin, arazo hauek zeintzuk diren eta nola ebaz daitezkeen arduratzeaz, askotan saiatu naizela dio. Nire aldetik esan dezakedana zera da, guztietan ez nuela era zuzenenean jokatuko, esperientzia faltagatik, eta askotan, bihotzak esandakoari jarraitu diodala.

2.- Nola ikusi nauzu egonaldian zehar? Formakuntzaren aldetik, jarreraren aldetik, irakasle eta irakasleekin harremanetan, arazoen aurrean...

“Ba, nik oso ondo ikusi zaitut, eta irakasle oso baliotsua zarela iruditzen zait”. Aurreko puntuan azaldutakoaren harira, esfortzu handiak egin omen ditut arazoak saihestu eta ebazteko unean. Astero, tutoretzako orduan, astean zehar suertatutako arazoei erreparatzen zitzaien eta arreta handiz entzun ondoren, GUZTION ARTEAN hauek ebazten saiatzen ginen. “Oso jarrera ona eta positiboa izan duzu, egunero klasera garaiz etorri zara”. Pertsona bezala, puntualitatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaio nire tutoreari, eta haurrei hauxe bera transmititzen zien. Ageriko currikulumean agertzen ez bada ere, hementxe azaltzen da ezkutuko currikuluma. Azken finean horixe delako ezkutuko currikuluma, ezinbestean, pertsona baten berezko balioak ikasleei inkontzienteki transmititzen zaizkiela. Adibide klasikoetako bat, puntualitatearena da.

3.- Zeintzuk iruditzen zaizu direla nire indarguneak? Eta ahuleziak? Zer egin daiteke ahuleziak hobetzeko?

Ahuleziak betetzeko, eta ni ere irakasle bezala horretantxe ari naiz, lanaren bidez landuko dituzu”. “Zure ahulezia eta indargune horiek esatera ere ez naiz ausartzen”. “Nire adina oso indargune handia dela esaten du hala ere. Pertsona bezala ere oso irekia naizela iruditzen zaio, eta honek, ikasleekin askotan funtzionatzen duela aipatzen du. “Zure buruarekiko oso pertsona exigentea zara”. “Lan hau oso pertsonala da, badaude ikasi beharreko gauza batzuk, baina beste asko “por intuición” egiten dira”. Ez dago manual bat non irakasle baten jarrera guzti-guztiak biltzen diren, beraz, askotan norberaren bihotzari kasu egiten jakin behar izaten omen da. “Zu ez zara laguna, irakaslea zara eta hori beti oso argi eduki behar duzu”. Pertsona bezala sentsiblea naizela dio, sentsibilitate handia daukadala aipatzen du. Hau oso positiboa da, baina, beste alde batetik askotan, zure kontra joan daitekeen zerbait dela iruditzen zaio. Ikasleak oso argiak dira eta badakite nora jo min emateko, beraz, emozioak razionalki kontrolatzen ikasi behar dudala aipatzen dit eta bereziki, emozio txar hauek, esate baterako, negar egiteko une batean ikasleen aurrean ez egiteko aholkua eman dit. Ahulgune nagusi bezala, hauxe aipatzen du.