Atzo Toki Alaira joan nintzen bisitan eta nire txikiekin argazkiak atera nituen.
Hona hemen taldearena eta batzuk nirekin atera nahi izan zituztenak.
sábado, 9 de febrero de 2013
domingo, 27 de enero de 2013
Buenafuente eta Walt Disney
Sarean salsatzen ari nintzela bideo hauxe aurkitu dut...
Blog hau hezkuntzaren ingurukoa denez eta gehien bat Lehen Hezkuntzako haurren inguruan, etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakaslea izango naizelako, hementxe duzue bideo dibertigarri hau.
Buenafuentek Walt Disney zine produktore eta zuzendaria elkarrizketatzen du eta nire ustez behintzat, barre algarak bermaturik daude bideo hau ikustean...
Ea zer deritzozuen!
Besarkada bana,
aritzgoam
Blog hau hezkuntzaren ingurukoa denez eta gehien bat Lehen Hezkuntzako haurren inguruan, etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakaslea izango naizelako, hementxe duzue bideo dibertigarri hau.
Buenafuentek Walt Disney zine produktore eta zuzendaria elkarrizketatzen du eta nire ustez behintzat, barre algarak bermaturik daude bideo hau ikustean...
Ea zer deritzozuen!
Besarkada bana,
aritzgoam
lunes, 14 de enero de 2013
El carnaval de los animales, DIDAKTIKOKI
1.-
Arte Hezkuntzaren curriculumean kokatu (Sarrera, Maila, Oinarrizko
Gaitasunak, Edukiak, Helburuak eta Ebaluazio Irizpideak).
BALIABIDE AUKERAKETA
Gure
taldeak prestatu zuen jarduera “El carnaval de los animales”
entzumena egitea izan zen. Obra hau, Camille Saint-Säens musikagile
frantziarraren obra garrantzitsu bat da eta bertan 13 animalia
aurkezten dizkie haurrei musika instrumentuen bidez. Jarduera honen
bidez guk, LHko 5. mailako ikasleekin adierazpena landu nahi genuen,
curriculumaren sarreran aipatzen den bezalaxe, Arte Hezkuntza
irakasgaiaren barruan, “Arte
Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen
du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta
mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren
adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko
adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena
(...)”
Arrazoi
horrengatik aukeratu genuen Camille Saint-Säensen entzumen hori eta
ez beste bat, gure ustez, entzumen horrekin sormena eta irudimena
garatzeaz gain, emoziozko adimena eta komunikatzeko ahalmena ere
garatzen dituelako haurrak jarduera honi esker.
Jarduera honen bidez lantzen diren
oinarrizko gaitasunak ondorengoak izango lirateke:
1.-
Ikasten
ikasteko gaitasuna.
Jarduera
honen bidez animalia eta instrumentu ezberdinak zein diren ikasteaz
gain, pentsatu ere egin behar dute, eta bibolinak jotzen duenean ezin
dute pianoarekin nahastu, beraz, ikasleak, ikasten eta pentsatzen
ikastera bultzatzen ditu jarduera honek.
2.-
Hizkuntza-komunikaziorako
gaitasuna.
Jarduera hau klasean ahoz zuzentzen badugu, ikasleek
hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eduki beharko lukete, hartara,
gainontzeko ikasleek ulertu egingo lukete ikaskidea zertaz hitz
egiten ari zaien.
3.-
Gizarterako
eta herritartasunerako gaitasuna.
Aurreko gaitasunarekin erabat loturik, haurrek, jardueraren zuzenketa
egiten dutenean, gizarterako eta herritartasunerako gaitasun bat
eduki beharko lukete, hala, errespetuz jokatuz gainontzeko ikaskideek
beraien iritzia ematen dutenean. Gaitasun hau ez balute, jarduera
honen bidez ere, hau eskuratzeko aukera edukiko lukete.
Musikako
irakasgaiari dagokionez, bi eduki multzo nagusi ditugu, jarduera
honen bidez, lehenago aipatu bezala, “Musika-adierazpena,
interpretazioa eta –sorkuntza”
jorratuko dituzte.
Jarduera
honen bidez, lortu nahi diren helburuak
zerrendaturik, honakoak izango lirateke:
a)
Oro
har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek
ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko
eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal
Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten
elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura
ezagutzen eta gozatzen laguntzea.
b)
Ikusizko arte-ekoizpenak, musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu
diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen
arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten
adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela,
arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta
gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa
ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.
c)
Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta
ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea,
errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen
lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko
eta, gizartearen alderditik
begiratuta, garapen pertsonala izateko.
Jarduera
honen bidez lantzen diren EDUKIAK:
Jarduera
honen bidez, esan bezala, bigarren eduki multzoari dagozkion edukiak
landuko dira; hau da, Musika adierazpena, interpretazioa eta
sorkuntza deituriko eduki multzoari dagozkion edukiak landuko dira.
Konkretuki ondorengo edukiak landuko dira:
- Soinu gozatuen bilaketa, bereizketa eta emanaldia, eta jarrera egokia ahozko adierazpeneko eta tresna bidezko adierazpeneko jardueretan.
- Interesa eta ardura interpretazio- eta sorkuntza jardueretan.
Eduki hauek ebaluatzeko,
ebaluazio adierazle batzuk hartuko dira oinarrizko curriculum
dekretutik eta honako hauek izango dira kontuan jarduera zuzentzeko
eta ebaluatzeko orduan:
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
|
BAI
|
EZ
|
1.
Musika-hizkuntzaren kodeak behar bezala erabiltzen ditu.
|
||
2.
Musika-hizkuntzen oinarrizko elementuak antolatzen ditu,
komunikazioan erabiltzeko eta musika-hizkuntza deszifratzeko.
|
||
3.
Buruz prestatzen du interpretatu edo berregin behar duen lana.
|
||
4.
Behar bezala antolatzen ditu arte-ekoizpenerako egin beharreko
urratsak.
|
||
5.
Hautematen dituen musika-mezuen helburua ezagutzen du.
|
||
6.
Taldeko jardueretan parte hartzea eta lankidetza-jarrerak
erakustea, jarduera horiek ondo ateratzeko.
|
||
7.
Taldearekin lan egiten du, arte-egokipena ahalik eta gehien
egokitu dadin haren gaitasunetara eta adierazpen estetikoaren
premietara.
|
||
8.
Atsegin du kalitatezko lanak egitea.
|
||
9.
Hainbat jatorri eta kulturatako arte-adierazpenen arteko erlazioa
elementu aberasgarria eta prozesu historiko errepikaria dela
ulertzea.
|
||
10.
Kultura arteko ekarpenak interesgarriak direla badaki.
|
2.-
Jarduera deskribatu (Non, Noiz, Zenbat ikasle, Zenbat denbora,
Baliabide Materialak, Bibliografia).
Gure musikako jarduera, gelako ikaskide guztiei egin genien. Hogei minutuko saioa eman genuen. Hasteko, animalien irudiak erakutsi genituen, eta ondoren bakoitzarekin lotuta zegoen musika entzunarazi genien. Zalantzak argitu eta orriak banatu ondoren jarduerari hasiera eman genion. Honek, guk uste baino denbora gehiago galdu arazi zigun, eta ondorioz jardueraren denbora murriztu behar izan genuen. Denbora, batzuen motibazio falta eta beste batzuen lehiakortasuna izan ziren gure jarduera gehien oztopatu zutenak.
Gure musikako jarduera, gelako ikaskide guztiei egin genien. Hogei minutuko saioa eman genuen. Hasteko, animalien irudiak erakutsi genituen, eta ondoren bakoitzarekin lotuta zegoen musika entzunarazi genien. Zalantzak argitu eta orriak banatu ondoren jarduerari hasiera eman genion. Honek, guk uste baino denbora gehiago galdu arazi zigun, eta ondorioz jardueraren denbora murriztu behar izan genuen. Denbora, batzuen motibazio falta eta beste batzuen lehiakortasuna izan ziren gure jarduera gehien oztopatu zutenak.
3.- Emaitza baloratu (Klaseko taldekideekin egin zenutenekoa/Praktiketakoa).
Klaseko
taldekideekin egin genuen lana ongi atera zen, baina seguruenik 10
minutuko ariketa izan beharrean aurretik lehenago entzun eta landu
izan bagenu, ariketa askoz hobeto aterako zen, eta ez genituen
hainbeste pista eman beharko.
Gainera,
ariketa ez zen hasieran guk pentsatu bezala egin, musika jartzen ari
zenak, aurretik adostutako 8 animaliak jarri beharrean animali
guztiak jarri baitzituen. Animali guztien soinuak jartzean, ariketa
behar baina gehiago luzatu eta zaildu zen ariketa.
Hala
ere,ariketa ongi atera zen, eta gelakoak ongi pasa zuten.
Praktiketan
ordea, musikako irakasleekin hitz egin ondoren, gehienoi esan ziguten
eman beharreko gaiak lehenagotik finkatuta zeudela eta ezin zirela
aldatu, edo gaiekin atzeratuak zeudela eta ezin zutela saio bat
galdu. Kontutan izan behar da, gure praktiketako garaian,
ebaluazioaren atarian daudela haurrak. Beraz, lehentasunak aurretik
ezarritako jardueretan zituzten, jarduera horietatik aterako baita
Abenduko beraien hiruhileko nota.
A PLANA:
EL
CARNAVAL DE LOS ANIMALES
(CAMILLE SAINT-SÄENS)
Jarraian,
Camile Saint-Säens musikari frantziarraren obra garrantzitsu bat
entzungo duzue. “Le carnaval des animaux” edo animalien inauteria
da obra honen izenburua. Bertan, konposatzaileak instrumentu
ezberdinak erabiltzen ditu hauek haurrei aurkezteko baita animalia
ezberdinen izenak ikasteko ere.
Ondoren,
animali bakoitzari dagokion audizioa jarriko dizuegu, ondo entzun,
gero desordenaturik jarriko baititugu eta zuen lana hauek zeintzuk
diren eta ze instrumentuk egiten duten esatea izango baita . Hala
ere, ariketa ez denez erraza, animalien irudiak jarriko dizkiegu
paretan, eta pistak emango dizkiegu errazago gogoratu ditzaten.
HONA
HEMEN ENTZUMENA, ORDENEAN JARRITA, JARRI ARRETA GUK ERAKUTSIKO
DIZKIZUEGUN MARRAZKIEI:
- SARRERA ETA LEHOIAREN MARTXA→ Harizko instrumentuak (pianoa barne)
- OILOAK ETA OILASKOAK → Pianoa eta bibolinak
- HEMIONES (animalia azkarrak) → 2 piano
- DORDOKAK → Harizko instrumentuak
- ELEFANTEA → Pianoa eta kontrabaxua
- KANGUROAK → Pianoa
- AKUARIOA → Zeharkako xirula eta Pianoa
- ASTOA → Bibolina
- KUKUA BASOKO ILUNTASUNEAN → Piano eta Klarinetea
- TXORIEN KAIOLA → Zeharkako xirula eta Harizko instrumentuak (pianoa barne)
- PIANOJOLEAK → Pianoa
- FOSILAK → Xilofonoa
- ZISNEA → Biolontxeloa eta pianoa
- BUKAERA → Entzun ditugun instrumentu eta animalia guztiak batera
ARIKETA:
Jarri ondorengo 13 animalien izenak:
1.-
2.-
3.-
4.-
5.-
6.-
7.-
8.-
9.-
10.-
11.-
12.-
13.-
14.-
B
PLANA:
INSTRUMENTU
EZBERDINAK GOGORATZEN …
A
plana ez genekienez ongi burutuko zuten ala ez, B plan bat prestatzea
pentsatu genuen. Hemen, instrumentuen familia ezberdinak errepasatuko
dira, eta ondoren errepasatutako familia mota bakoitzaren abesti bat
jarriko zaie, eta asmatu egin behar dute zein familiakoak diren.
Denbora
egon ezkero, instrumentuak ere banaka jarriko ditugu eta beraiek
kokatu egin beharko dituzte. Laguntzeko, familien irudiak erabiliko
ditugu, kokatu daitezen.
1.-
FAMILIA → HARIA
BIBOLINA,
BIOLA, BIOLONTXELOA, KONTRABAXUA, PIANOA, KITARRA …
|
2.-
FAMILIA → HAIZE EGURRA
KLARINETEA,
SAXOFOIA, OBOEA, ZEHARKAKO XIRULA, FAGOTA …
|
3.-
FAMILIA → HAIZE METALA
TRONPETA,
TRONPA, TRONBOIA, TUBA …
|
4.-
FAMILIA → PERKUSIOA
TINBALAK,
TXINDAK, DANBORRA, LATIGOA, XILOFONOA, METALOFONOA ...
|
Hala
ere gure audizioan agertzen direnak ondorengoak dira …
- HARIZKO INSTRUMENTUAK
- PIANOA
- ZEHARKAKO XIRULA
- XILOFONOA
- KLARINETEA
Ariketa
hau egiteko erabili dugun bibliografia ez da asko izan, taldeko
Aritz-ek aurretik musikako klaseetan eman baitzuen. Horregatik,
erabilitako bi fitxak berak eman zizkigun eta horietaz baliatu ginen.
Irudiak
aldiz, interneten bilatu genituen animali bakoitzaren izena jarrita.
Gelan ariketa egin behar genuenean ariketaren diskoa ez genuenez, interneten ariketaren musika irudiekin bilatu genuen.
Ariketan animali ezberdinen musika aurreratuz joan behar genuenez, irudiak oso baliagarriak egin zitzaizkigun momentu horretan tokatzen zen animaliaren pista bilatu ahal izateko.
Ariketa, "el carnaval de los animales"
Entzumenak, musikaren atal garrantzitsu bat dira.
Camille Saint-Säens musikari frantsesak prestaturiko ariketa honetan, animali ezberdinak identifikatzeaz gain, animalia bakoitza ze instrumentuk imitatzen duen jakin behar da.
Horretarako, instrumentuen familiak ezagutu behar dira. Horiek ezagutu ondoren "EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES" entzumena egiteko prest egongo gara.
Bi artxibo horietan ariketari buruzko informazioa aurki daiteke, obra musikala berriz, ondorengo linkean daukazue eskuragarri.
Animatzen al zarete ariketa egitera? Ez tranparik egin eh?
Camille Saint-Säens musikari frantsesak prestaturiko ariketa honetan, animali ezberdinak identifikatzeaz gain, animalia bakoitza ze instrumentuk imitatzen duen jakin behar da.
Horretarako, instrumentuen familiak ezagutu behar dira. Horiek ezagutu ondoren "EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES" entzumena egiteko prest egongo gara.
Bi artxibo horietan ariketari buruzko informazioa aurki daiteke, obra musikala berriz, ondorengo linkean daukazue eskuragarri.
Animatzen al zarete ariketa egitera? Ez tranparik egin eh?
Haurrak, psikologia eta aniztasunari begira
Hementxe klaserako egindako iruzkin bat uzten dizuet. Guztia nire praktika egonaldiarekin erlazionaturik dago.
Aniztasuna lantzeko aukera ezberdinak daudela ziurta
daiteke. Konkretuki, artikulu honetan, musikaren bidez ikasleen aniztasuna eta
behar bereziak dituzten ikasleei arreta eskaintzea lortu nahi da.
Nola lor daitekeen hau? Musika estilo ezberdinak erabiliz esate
baterako.
Nire praktika egonaldia,
Practicum I deritzana hain zuzen, Irungo Toki Alai ikastetxean burutu
dut. Hirugarren mailako zein laugarren mailako ikasleekin
egoteko aukera eduki dut, behar bereziak dituzten bi haur ezagutu
ditut, bakoitza ikasturte batean. Eskolatze prozesuaren une
ezberdinetan, beraien beharrak aldatu egiten direla ikusteko aukera
izan dut. Majisteritza eskolan irakatsi diguten moduan, edonork, edo
hobeki esanda, EDONORK dauka musikaren bidez gozatzeko aukera.
Haur hauetako bat autista zen. Klasekideekin ez zuen inolako
harremanik, irakasleekin ere, hauek saiatzen baziren ere, ez zuten
lortzen ikasleak hitz gehiegirik egiteak. Musikako klase batean, nire
behaketa lana egiten ari nintzela, irakasleak musika estilo
ezberdinekin jolasten zuen. Batzuetan pop musika jartzen zien,
besteetan berriz musika elektronikoa, musika klasikoa... Musika
estilo guztiekin jolasten zuen aniztasun hori uztartzeko. Bigarren
astean, haurrarekin harrituta nengoen. Bi astetan ez zidan hitzik ere
esan, eta larritu egiten ninduen. Musikako klasean geundela arreta
osoz begiratzen egoten nintzaion. Irakasleak Bach musikariaren
Tocatta y Fuga en Re menor jarri zien. Ikasle guztiak hasi ziren
protestaka, -”hau elizakoa da”-. -”¡Qué aburrido,
organo...!”- . Klasean horrelakoak entzuten hasi nintzen, eta
bat-batean, sekula pentsatuko ez nuena ikusi nuen. Autismoa zeukan
ikasle hura, irribarretsu ikusi nuen. Bi astetan, lehenengo aldiz
irribarrez ikusi nuen.
Nire barrenean, bizitzan
gutxitan sentitutako sentsazio bat sentitu nuen. Harrituta gelditu
nintzen, baina aldi berean oso pozik, ilusio handia egin zidan
ikaslea irribarretsu ikusteak. Hain blokeatuta gelditu nintzen non,
berarengana jo nuen korrika bizian. -”Zer gertatzen da Martin”?
-Galdetu nion irribarrea ezpainetan nuela. -”Organoa, nik organoa
jotzen dakit!”-. Haietxek izan ziren entzun nizkion lehenengo
hitzak. Ezin nuen sinetsi ere egin, kasualitatez, biok afizio berdina
elkarbanatzen genuen. Haurrak ez zuen inorekin hitzik ere egiten,
baina niri, organoa jotzen dakit esan zidan.
Irakasleari baimena eskatu
ondoren, haurra nirekin korridorera atera nuen eta berarekin hitz
egiten ahalegindu nintzen. Nire esperientzia kontatu nion, organista
izan nintzela 8 urtez Hondarribiko eliza nagusian, Hondarribiko
parrokiako abesbatza askotan lagundu nuela organoarekin, niri ere
organoaren soinua ere asko gustatzen zitzaidala... Eta haurra,
nirekin hitz egiten hasi zen! Ez zuen beste irakaslerik aukeratu, ez
zuen bere adineko inor aukeratu, baizik eta ni aukeratu ninduen.
Hogeita bat urteko praktikako mutil gazte hura. Kasualitate hutsez,
haurrarekin hitz egiteko era aurkitu nuen. Organoaren inguruan
bakarrik hitz egiten genuen hasieran, baina inork lortu ez zuena,
nik lortu nuen kasualitatez haurra obserbatzearekin bakarrik.
Horregatik nago hain ados
irakurritako artikuluarekin. Musikak gizakiarengan eragin
fisiologikoa dauka eta ez edozein modukoa gainera. Musikari esker
komunikazio eman daiteke, asozioazioa baita fantasien mobilizazioa
ere. Musikari esker Martinekin hitz egitea lortu nuen, eta hitz
egitea komunikazioaren adibide tipiko bat da. Berdin zitzaidan
musikaz bakarrik hitz egin ahal izatea, berdin berdin zitzaidan...
Ziur nago praktikak ikasturte osokoak izan balira, gauza gehiagotaz
hitz egin ahal izango nuela... Zoriontsua naiz inkontzienteki
hainbeste lortu nuelako.
Beste alde batetik, musikak
Fantasien mobilizazioa eragiten du. Laugarren mailakoei “El
Carnaval de los animales” entzumena egin nien froga moduan,
majisteritza eskolan prestaturiko ariketa hain zuzen. Animali
ezberdinei zegozkien “soinuak” jarri ondoren, hauek, zein
animaliri zegozkien asmatu behar zuten. Camille Säint-Saens
musikariak konposaturiko obra honen helburuetako bat horixe baita,
entzumena lantzea. Nik laguntzatxo bat ematen nien ikasleei, zail
samarra zela iruditzen zitzaidalako laugarren mailako ikasleentzat.
Abstrakzio maila altu samarra eskatzen zuen. Abstrakzioa bai, mundu
erreala uztea eskatzen duelako ariketak. Mundu erreala uztearekin
batera, fantasien mundura hegan eramaten gaitu musikak. Musikaren
bidez gure imaginazioa martxan jar dezakegu eta musika horrek gure
bihotzari zer eragiten dion garunak esaten digu. Hau edozein
musikarekin gertatzen da. Edozein musikak bihotzera zerbait
transmititzen dizulako. Pena, alaitasuna, beldurra, kezka... Azken
finean sentimenduak dira bai, emozioak, fantasiak, musikari esker lor
ditzakegunak. Kondizio bakarra behar da hau gertatu ahal izateko,
sentsibilitate apur bat edukitzea. Ausartak izan behar dugu, musikaz
gozatu behar dugu, gozamen handi bat delako eguneroko bizitzako
estres, samin eta arazo guztiak alde batera uztea musikari esker.
Animatzen al zara?
Niri buruz besteek diotena... Toki-Alaiko tutoreak nitaz pentsatzen duena...
Zuriñe
Irazoki nire Toki-Alaiko tutoreari egindako elkarrizketatxoan
esandakoa jasoko dut laburpen modura. Elkarrizketa, hamar bat
minutukoa izan zen, nik hemen egingo dudana, laburpentxo bat izango
da.
1.- Zer suposatu dezake
zuretzat praktiketako ikasle bat gelan izateak?
“Niretzat,
baita nire ikasleentzat ere, oso esperientzia baliagarria izan da”.
Beste ikasle batzuk ere izan omen ditu bere ibilbide profesionalean
zehar, baina, ez omen du sekula ezagutu praktiketako ikaslerik, ni
bezala inplikatzen zenik. “Oso
inplikazio maila altua eduki duzu, adibidez, ikasleen jarrera batzuk
aldatzeko unean, asko borrokatu duzu jarrera batzuk aldatzeko”.
Ikasleren batek arazoak izan dituenean beste ikasle batekin, edota
irakasle-taldeko beste irakasleren batekin, arazo hauek zeintzuk
diren eta nola ebaz daitezkeen arduratzeaz, askotan saiatu naizela
dio. Nire aldetik esan dezakedana zera da, guztietan ez nuela era
zuzenenean jokatuko, esperientzia faltagatik, eta askotan, bihotzak
esandakoari jarraitu diodala.
2.- Nola ikusi nauzu
egonaldian zehar? Formakuntzaren aldetik, jarreraren aldetik,
irakasle eta irakasleekin harremanetan, arazoen aurrean...
“Ba,
nik oso ondo ikusi zaitut, eta irakasle oso baliotsua zarela
iruditzen zait”.
Aurreko puntuan azaldutakoaren harira, esfortzu handiak egin omen
ditut arazoak saihestu eta ebazteko unean. Astero, tutoretzako
orduan, astean zehar suertatutako arazoei erreparatzen zitzaien eta
arreta handiz entzun ondoren, GUZTION ARTEAN hauek ebazten saiatzen
ginen. “Oso
jarrera ona eta positiboa izan duzu,
egunero klasera garaiz etorri zara”.
Pertsona bezala, puntualitatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaio
nire tutoreari, eta haurrei hauxe bera transmititzen zien. Ageriko
currikulumean agertzen ez bada ere, hementxe azaltzen da ezkutuko
currikuluma. Azken finean horixe delako ezkutuko currikuluma,
ezinbestean, pertsona baten berezko balioak ikasleei inkontzienteki
transmititzen zaizkiela. Adibide klasikoetako bat, puntualitatearena
da.
3.- Zeintzuk iruditzen zaizu
direla nire indarguneak? Eta ahuleziak? Zer egin daiteke ahuleziak
hobetzeko?
“Ahuleziak
betetzeko, eta ni ere irakasle bezala horretantxe ari naiz, lanaren
bidez landuko dituzu”. “Zure ahulezia eta indargune horiek
esatera ere ez naiz ausartzen”. “Nire
adina oso indargune handia dela esaten du hala ere. Pertsona bezala
ere oso irekia naizela iruditzen zaio, eta honek, ikasleekin askotan
funtzionatzen duela aipatzen du. “Zure
buruarekiko oso pertsona exigentea zara”.
“Lan hau oso
pertsonala da, badaude ikasi beharreko gauza batzuk, baina beste asko
“por intuición” egiten dira”.
Ez dago manual bat non irakasle baten jarrera guzti-guztiak biltzen
diren, beraz, askotan norberaren bihotzari kasu egiten jakin behar
izaten omen da. “Zu
ez zara laguna, irakaslea zara eta hori beti oso argi eduki behar
duzu”.
Pertsona bezala sentsiblea naizela dio, sentsibilitate handia
daukadala aipatzen du. Hau oso positiboa da, baina, beste alde
batetik askotan, zure kontra joan daitekeen zerbait dela iruditzen
zaio. Ikasleak oso argiak dira eta badakite nora jo min emateko,
beraz, emozioak razionalki kontrolatzen ikasi behar dudala aipatzen
dit eta bereziki, emozio txar hauek, esate baterako, negar egiteko
une batean ikasleen aurrean ez egiteko aholkua eman dit. Ahulgune
nagusi bezala, hauxe aipatzen du.
PRACTICUM I BALANTZEA
Orain
bi hilabete gutxi gora behera, Irungo Toki-Alai ikastetxean, nire
lehenengo praktika egonaldia amaitu nuen. Gaurko egunean, hilabete
honen balantzea egitea dagokit, baita nire indargune eta ahuleziei
buruz pentsatzen jartzea ere, hauetaz ohartzea erabat garrantzitsua
delako alde batetik, indarguneak are gehiago indartzeko eta bestetik
berriz, ahulgune horiek indargune bihur daitezen borrokatzeko. Nire
irakasle identitate hori bere osotasunean zein den ezagutzeko,
piskanaka-piskanaka galdera hauei erantzuna ematen joango naiz.
Lehenik eta behin,
Practicuma egitera joan aurretik, Lhko haurrekin esperientzia banuela
aipatu beharra daukat. Urte batzuk badira etxean klase partikularrak
ematen ditudala eta bertan LH baita DBHko zailtasunak dituzten
ikasleak aurki ditzaket. Ikaskuntza prozesuan zehar hainbat arazo sor
daitezke, hala nola, hiperaktibitatea, atentzio defizita, arreta
erraz galtzea... Hauek, klase baten barruan ezin daitezke zuzendu eta
normalean, “gaixotasun” hauek dituzten ikasleek, arazoak
aurkezten dituzte bere eskolatze prozesuan zehar, gehienetan
suspentsoak. Nire lana etxean, ikasle hauek guztiak banaka banaka
biltzea da eta bakoitzari klasea modu indibidual eta ahal den
neurrian eraginkor bat ematea da. Beste alde batetik, orain hiru
urte, Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxean, musikako klaseak
ematen aritu nintzen Lhko 2. mailako eta 6. mailako bi talderekin.
Hau izan zen nire lehenengo kontaktua talde handiarekin, etxean
emandako klase partikularrak horixe zirelako hain zuzen,
partikularrak, banakakoak. Antzeman daitekeenez, esperientzia piska
bat baneukan irakaskuntza munduan, baina, hala ere, erabat
beharrezkoa zen niretzat benetako irakasle izatea zer zen jakitea.
Urriaren
hogeita hiruan, galdera honen erantzuna aurkitzen hasi nintzen.
Goizeko zortzi eta erdiak ziren Toki-Alaira iritsi nintzenean.
Idazkiariarekin hitz egin ostean, ikastetxeko zuzendariarekin hitz
egin ostean, gure praktiketako ikasgelara igo ginen. Ikastetxe
berezia iruditu zitzaidan lehenengo unetik, tutoretza elkarbanaturik
egiten zutelako, beraz, niri, bi gelatan egotea suertatu zitzaidan,
3. A eta 4.A geletan.
Haurrekin egon aurretik,
irakasle txarra ez nintzela iruditzen zitzaidan. Pertsona bezala,
pazientzia handikoa naiz, irakastea asko gustatzen zait, besteek nire
esker ikastea ere asko gustatzen zait, hitz egitea ere dezente
gustatzen zait, zergatik izango naiz ba irakasle txarra? Galdetzen
nion neure buruari. Haurrekin egon ostean, nire buruari, irakasle ona
al naiz? Galdetzen badiot, galdera honen erantzuna ez da aldatu, eta
nire uste apalean behintzat, baietz uste dut. Guztiok bezala, nik ere
nire ahulezi eta indarguneak ditut, pertsona bezala guztiok
ditugulako. Nire indarguneetako bat nire hitz jarioa izango
litzatekeela uste dut. Erraztasun handia daukat hitz egiteko, baita
zerbait ulertzen ez badidate ere beste era batean adierazteko.
Klaseak eman ditudanean ohartu naiz, errekurtso hau oso garrantzitsua
dela irakasle batentzat, biziki garrantzitsua delako zure ikasleek
zertaz hitz egiten ari zaren ulertzea. Horretarako, hitz jarioa
edukitzea garrantzitsua da. Ez da nahikoa liburuan jartzen duena
irakurtzea, baizik eta hori interpretatzen jakin egin behar da
ondoren zure hitzekin azaltzeko. Ahulgune bat aipatzea, guztioi
gustatzen ez zaigun zerbait da. Indarguneei garrantzia ematen diegu,
baina era berean, ahulguneek berebiziko garrantzia dute. Hauek
zuzenduz gero, pertsona bezala hobeak izango garelako eta irakasle
moduan “irakasleagoak”. Nire ahulgune bat nire burugogortasuna
izango litzateke. Maiz gertatu izan zait, ikasle batek ez duela
ulertzen esatea eta ikasle horrek esandakoa ulertu arte ez lasai
gelditzea. Ikasle batek ulertu ez badizu, arazo asko egon daitezke,
beraz ez zara tematu behar beti gauza bera errepikatzen, nahiz eta
era ezberdinean esan. Azkenean, lortzen nuen gauza bakarra, ikaslea
aztoratzea zen. Ikaslea aztoratzen bada, gutxiago ulertuko du arreta
galtzen duelako eta irakaslea geroz eta aztoratuago egongo da. Nire
ustez, askotan lortu ez badut ere, garrantzitsuagoa da ikasle bat
aztoratu gabe egotea eta ulertu ez duena hurrengo egunean berriz
lasaitasunez azaltzea, egun berean bere gainean egotea baino. Zorte
handia izan dut eta praktiketako ikastetxean, ni naizen bezalakoa
izateko aukera paregabea eduki dut.
Irakasle eskolan, irakasle
ona izaten irakasten saiatzen dira. Garrantzia handia ematen diote
eredu eraikitzaileari eta honek jarraitzen dituen metodologiei.
Irakasle bezala, teknologia berriak ere erabili behar ditugula behin
eta berriz esaten digute. Irakasle batentzat oso garrantzitsua da
bere ikasleak ez aspertzea, beraz, hau ez gertatzeko, errekurtso
guztiak erabiltzea garrantzitsua da. Nire ustez garrantzizkoa da
irakasle baten ikasleak ez aspertzea eta nire aldetik, praktikak
egiten aritu naizenean, hau ez gertatzeko esfortzuak egin ditut, hala
nola, zerbait azaltzen nuenean aurretik prestatua neraman eta ahal
izanez gero, interneten laguntzarekin, edo etxean prestaturiko power
point batean, nire azalpenak biltzen saiatu naiz.
Praktiketan nolako irakaslea
izan nahi dudan lantzen saiatu naiz. Pazientzia handikoa izatea
gustatuko litzaidake, ikasleen “azalean” sartzea gustatuko
litzaidake, hartara, ikasle bakoitzaren egoera konkretua ulertzea eta
bakoitzari irtenbide zuzena ematea gustatuko litzaidake. Zorrotza
izatea ere gustatuko litzaidake, nire esperientziaren arabera,
irakasle zorrotzenak direlako gero, gehien behar duzun momentuetan
“hor daudenak”. Nire ustez horrelakoa izatea lortuko dut.
Faltan bota dudan gauza bakarra nire pazientzia izan da, noizean
behin galdu egin dudala, baina bizitzan guztiarekin gertatzen den
bezalaxe, esperientziaren bitartez lortzen den zerbait da.
Practicumean zehar behatu
eta egin dudan guztia gustatu egin zait, asko gustatu ere. Irakasle
baten eskolako bizitzaren gehiengo zatia ezagutzeko aukera izan
dudalako. Astero ziklo bileretara joan naiz, ebaluaketa bilera batera
ere joateko aukera izan nuen, familia batekin elkarrizketa batean
egoteko aukera ere izan nuen, ikasleekin bakarrik egoteko aukera
dezente ere izan ditut, hartara, nire irakasle “doteak” zein
diren ezagutzeko aukera izan dut. Esperientzia oso baliagarria
iruditu zait eta irrikitan nago berriz ere Practicum II-a egiteko.
Gogoz eta indartsu esperientzia eta bide berri honi ekiteko gogotsu!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)