lunes, 14 de enero de 2013

Niri buruz besteek diotena... Toki-Alaiko tutoreak nitaz pentsatzen duena...

Zuriñe Irazoki nire Toki-Alaiko tutoreari egindako elkarrizketatxoan esandakoa jasoko dut laburpen modura. Elkarrizketa, hamar bat minutukoa izan zen, nik hemen egingo dudana, laburpentxo bat izango da.

1.- Zer suposatu dezake zuretzat praktiketako ikasle bat gelan izateak?

Niretzat, baita nire ikasleentzat ere, oso esperientzia baliagarria izan da”. Beste ikasle batzuk ere izan omen ditu bere ibilbide profesionalean zehar, baina, ez omen du sekula ezagutu praktiketako ikaslerik, ni bezala inplikatzen zenik. “Oso inplikazio maila altua eduki duzu, adibidez, ikasleen jarrera batzuk aldatzeko unean, asko borrokatu duzu jarrera batzuk aldatzeko”. Ikasleren batek arazoak izan dituenean beste ikasle batekin, edota irakasle-taldeko beste irakasleren batekin, arazo hauek zeintzuk diren eta nola ebaz daitezkeen arduratzeaz, askotan saiatu naizela dio. Nire aldetik esan dezakedana zera da, guztietan ez nuela era zuzenenean jokatuko, esperientzia faltagatik, eta askotan, bihotzak esandakoari jarraitu diodala.

2.- Nola ikusi nauzu egonaldian zehar? Formakuntzaren aldetik, jarreraren aldetik, irakasle eta irakasleekin harremanetan, arazoen aurrean...

“Ba, nik oso ondo ikusi zaitut, eta irakasle oso baliotsua zarela iruditzen zait”. Aurreko puntuan azaldutakoaren harira, esfortzu handiak egin omen ditut arazoak saihestu eta ebazteko unean. Astero, tutoretzako orduan, astean zehar suertatutako arazoei erreparatzen zitzaien eta arreta handiz entzun ondoren, GUZTION ARTEAN hauek ebazten saiatzen ginen. “Oso jarrera ona eta positiboa izan duzu, egunero klasera garaiz etorri zara”. Pertsona bezala, puntualitatea oso garrantzitsua dela iruditzen zaio nire tutoreari, eta haurrei hauxe bera transmititzen zien. Ageriko currikulumean agertzen ez bada ere, hementxe azaltzen da ezkutuko currikuluma. Azken finean horixe delako ezkutuko currikuluma, ezinbestean, pertsona baten berezko balioak ikasleei inkontzienteki transmititzen zaizkiela. Adibide klasikoetako bat, puntualitatearena da.

3.- Zeintzuk iruditzen zaizu direla nire indarguneak? Eta ahuleziak? Zer egin daiteke ahuleziak hobetzeko?

Ahuleziak betetzeko, eta ni ere irakasle bezala horretantxe ari naiz, lanaren bidez landuko dituzu”. “Zure ahulezia eta indargune horiek esatera ere ez naiz ausartzen”. “Nire adina oso indargune handia dela esaten du hala ere. Pertsona bezala ere oso irekia naizela iruditzen zaio, eta honek, ikasleekin askotan funtzionatzen duela aipatzen du. “Zure buruarekiko oso pertsona exigentea zara”. “Lan hau oso pertsonala da, badaude ikasi beharreko gauza batzuk, baina beste asko “por intuición” egiten dira”. Ez dago manual bat non irakasle baten jarrera guzti-guztiak biltzen diren, beraz, askotan norberaren bihotzari kasu egiten jakin behar izaten omen da. “Zu ez zara laguna, irakaslea zara eta hori beti oso argi eduki behar duzu”. Pertsona bezala sentsiblea naizela dio, sentsibilitate handia daukadala aipatzen du. Hau oso positiboa da, baina, beste alde batetik askotan, zure kontra joan daitekeen zerbait dela iruditzen zaio. Ikasleak oso argiak dira eta badakite nora jo min emateko, beraz, emozioak razionalki kontrolatzen ikasi behar dudala aipatzen dit eta bereziki, emozio txar hauek, esate baterako, negar egiteko une batean ikasleen aurrean ez egiteko aholkua eman dit. Ahulgune nagusi bezala, hauxe aipatzen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario