lunes, 14 de enero de 2013

El carnaval de los animales, DIDAKTIKOKI

1.- Arte Hezkuntzaren curriculumean kokatu (Sarrera, Maila, Oinarrizko Gaitasunak, Edukiak, Helburuak eta Ebaluazio Irizpideak).

BALIABIDE AUKERAKETA


Gure taldeak prestatu zuen jarduera “El carnaval de los animales” entzumena egitea izan zen. Obra hau, Camille Saint-Säens musikagile frantziarraren obra garrantzitsu bat da eta bertan 13 animalia aurkezten dizkie haurrei musika instrumentuen bidez. Jarduera honen bidez guk, LHko 5. mailako ikasleekin adierazpena landu nahi genuen, curriculumaren sarreran aipatzen den bezalaxe, Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan, “Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio- eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena (...)”

Arrazoi horrengatik aukeratu genuen Camille Saint-Säensen entzumen hori eta ez beste bat, gure ustez, entzumen horrekin sormena eta irudimena garatzeaz gain, emoziozko adimena eta komunikatzeko ahalmena ere garatzen dituelako haurrak jarduera honi esker.

Jarduera honen bidez lantzen diren oinarrizko gaitasunak ondorengoak izango lirateke:

1.- Ikasten ikasteko gaitasuna. Jarduera honen bidez animalia eta instrumentu ezberdinak zein diren ikasteaz gain, pentsatu ere egin behar dute, eta bibolinak jotzen duenean ezin dute pianoarekin nahastu, beraz, ikasleak, ikasten eta pentsatzen ikastera bultzatzen ditu jarduera honek.

2.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. Jarduera hau klasean ahoz zuzentzen badugu, ikasleek hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna eduki beharko lukete, hartara, gainontzeko ikasleek ulertu egingo lukete ikaskidea zertaz hitz egiten ari zaien.

3.- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. Aurreko gaitasunarekin erabat loturik, haurrek, jardueraren zuzenketa egiten dutenean, gizarterako eta herritartasunerako gaitasun bat eduki beharko lukete, hala, errespetuz jokatuz gainontzeko ikaskideek beraien iritzia ematen dutenean. Gaitasun hau ez balute, jarduera honen bidez ere, hau eskuratzeko aukera edukiko lukete.

Musikako irakasgaiari dagokionez, bi eduki multzo nagusi ditugu, jarduera honen bidez, lehenago aipatu bezala, “Musika-adierazpena, interpretazioa eta –sorkuntza” jorratuko dituzte.

Jarduera honen bidez, lortu nahi diren helburuak zerrendaturik, honakoak izango lirateke:

a) Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten
elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea.

b) Ikusizko arte-ekoizpenak, musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.

c) Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko
eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko.

Jarduera honen bidez lantzen diren EDUKIAK:

Jarduera honen bidez, esan bezala, bigarren eduki multzoari dagozkion edukiak landuko dira; hau da, Musika adierazpena, interpretazioa eta sorkuntza deituriko eduki multzoari dagozkion edukiak landuko dira. Konkretuki ondorengo edukiak landuko dira:

  • Soinu gozatuen bilaketa, bereizketa eta emanaldia, eta jarrera egokia ahozko adierazpeneko eta tresna bidezko adierazpeneko jardueretan.
  • Interesa eta ardura interpretazio- eta sorkuntza jardueretan.

Eduki hauek ebaluatzeko, ebaluazio adierazle batzuk hartuko dira oinarrizko curriculum dekretutik eta honako hauek izango dira kontuan jarduera zuzentzeko eta ebaluatzeko orduan:

EBALUAZIO IRIZPIDEAK
BAI
EZ
1. Musika-hizkuntzaren kodeak behar bezala erabiltzen ditu.


2. Musika-hizkuntzen oinarrizko elementuak antolatzen ditu, komunikazioan erabiltzeko eta musika-hizkuntza deszifratzeko.


3. Buruz prestatzen du interpretatu edo berregin behar duen lana.


4. Behar bezala antolatzen ditu arte-ekoizpenerako egin beharreko urratsak.


5. Hautematen dituen musika-mezuen helburua ezagutzen du.


6. Taldeko jardueretan parte hartzea eta lankidetza-jarrerak erakustea, jarduera horiek ondo ateratzeko.


7. Taldearekin lan egiten du, arte-egokipena ahalik eta gehien egokitu dadin haren gaitasunetara eta adierazpen estetikoaren premietara.


8. Atsegin du kalitatezko lanak egitea.


9. Hainbat jatorri eta kulturatako arte-adierazpenen arteko erlazioa elementu aberasgarria eta prozesu historiko errepikaria dela ulertzea.


10. Kultura arteko ekarpenak interesgarriak direla badaki.



2.- Jarduera deskribatu (Non, Noiz, Zenbat ikasle, Zenbat denbora, Baliabide Materialak, Bibliografia).
Gure musikako jarduera, gelako ikaskide guztiei egin genien. Hogei minutuko saioa eman genuen. Hasteko, animalien irudiak erakutsi genituen, eta ondoren bakoitzarekin lotuta zegoen musika entzunarazi genien. Zalantzak argitu eta orriak banatu ondoren jarduerari hasiera eman genion. Honek, guk uste baino denbora gehiago galdu arazi zigun, eta ondorioz jardueraren denbora murriztu behar izan genuen. Denbora, batzuen motibazio falta eta beste batzuen lehiakortasuna izan ziren gure jarduera gehien oztopatu zutenak.

3.- Emaitza baloratu (Klaseko taldekideekin egin zenutenekoa/Praktiketakoa).
Klaseko taldekideekin egin genuen lana ongi atera zen, baina seguruenik 10 minutuko ariketa izan beharrean aurretik lehenago entzun eta landu izan bagenu, ariketa askoz hobeto aterako zen, eta ez genituen hainbeste pista eman beharko.
Gainera, ariketa ez zen hasieran guk pentsatu bezala egin, musika jartzen ari zenak, aurretik adostutako 8 animaliak jarri beharrean animali guztiak jarri baitzituen. Animali guztien soinuak jartzean, ariketa behar baina gehiago luzatu eta zaildu zen ariketa.
Hala ere,ariketa ongi atera zen, eta gelakoak ongi pasa zuten.

Praktiketan ordea, musikako irakasleekin hitz egin ondoren, gehienoi esan ziguten eman beharreko gaiak lehenagotik finkatuta zeudela eta ezin zirela aldatu, edo gaiekin atzeratuak zeudela eta ezin zutela saio bat galdu. Kontutan izan behar da, gure praktiketako garaian, ebaluazioaren atarian daudela haurrak. Beraz, lehentasunak aurretik ezarritako jardueretan zituzten, jarduera horietatik aterako baita Abenduko beraien hiruhileko nota.

A PLANA:
EL CARNAVAL DE LOS ANIMALES (CAMILLE SAINT-SÄENS)

Jarraian, Camile Saint-Säens musikari frantziarraren obra garrantzitsu bat entzungo duzue. “Le carnaval des animaux” edo animalien inauteria da obra honen izenburua. Bertan, konposatzaileak instrumentu ezberdinak erabiltzen ditu hauek haurrei aurkezteko baita animalia ezberdinen izenak ikasteko ere.

Ondoren, animali bakoitzari dagokion audizioa jarriko dizuegu, ondo entzun, gero desordenaturik jarriko baititugu eta zuen lana hauek zeintzuk diren eta ze instrumentuk egiten duten esatea izango baita . Hala ere, ariketa ez denez erraza, animalien irudiak jarriko dizkiegu paretan, eta pistak emango dizkiegu errazago gogoratu ditzaten.

HONA HEMEN ENTZUMENA, ORDENEAN JARRITA, JARRI ARRETA GUK ERAKUTSIKO DIZKIZUEGUN MARRAZKIEI:

  • SARRERA ETA LEHOIAREN MARTXA→ Harizko instrumentuak (pianoa barne)
  • OILOAK ETA OILASKOAK → Pianoa eta bibolinak
  • HEMIONES (animalia azkarrak) → 2 piano
  • DORDOKAK → Harizko instrumentuak
  • ELEFANTEA → Pianoa eta kontrabaxua
  • KANGUROAK → Pianoa
  • AKUARIOA → Zeharkako xirula eta Pianoa
  • ASTOA → Bibolina
  • KUKUA BASOKO ILUNTASUNEAN → Piano eta Klarinetea
  • TXORIEN KAIOLA → Zeharkako xirula eta Harizko instrumentuak (pianoa barne)
  • PIANOJOLEAK → Pianoa
  • FOSILAK → Xilofonoa
  • ZISNEA → Biolontxeloa eta pianoa
  • BUKAERA → Entzun ditugun instrumentu eta animalia guztiak batera

ARIKETA: Jarri ondorengo 13 animalien izenak:

1.-

2.-

3.-

4.-

5.-

6.-

7.-

8.-

9.-

10.-

11.-

12.-

13.-

14.-



B PLANA:
INSTRUMENTU EZBERDINAK GOGORATZEN …

A plana ez genekienez ongi burutuko zuten ala ez, B plan bat prestatzea pentsatu genuen. Hemen, instrumentuen familia ezberdinak errepasatuko dira, eta ondoren errepasatutako familia mota bakoitzaren abesti bat jarriko zaie, eta asmatu egin behar dute zein familiakoak diren.
Denbora egon ezkero, instrumentuak ere banaka jarriko ditugu eta beraiek kokatu egin beharko dituzte. Laguntzeko, familien irudiak erabiliko ditugu, kokatu daitezen.

1.- FAMILIA → HARIA

BIBOLINA, BIOLA, BIOLONTXELOA, KONTRABAXUA, PIANOA, KITARRA …



2.- FAMILIA → HAIZE EGURRA

KLARINETEA, SAXOFOIA, OBOEA, ZEHARKAKO XIRULA, FAGOTA …



3.- FAMILIA → HAIZE METALA

TRONPETA, TRONPA, TRONBOIA, TUBA …



4.- FAMILIA → PERKUSIOA

TINBALAK, TXINDAK, DANBORRA, LATIGOA, XILOFONOA, METALOFONOA ...


Hala ere gure audizioan agertzen direnak ondorengoak dira …

    • HARIZKO INSTRUMENTUAK
    • PIANOA
    • ZEHARKAKO XIRULA
    • XILOFONOA
    • KLARINETEA


Bibliografia:
Ariketa hau egiteko erabili dugun bibliografia ez da asko izan, taldeko Aritz-ek aurretik musikako klaseetan eman baitzuen. Horregatik, erabilitako bi fitxak berak eman zizkigun eta horietaz baliatu ginen.

Irudiak aldiz, interneten bilatu genituen animali bakoitzaren izena jarrita.

Gelan ariketa egin behar genuenean ariketaren diskoa ez genuenez, interneten ariketaren musika irudiekin bilatu genuen.
Ariketan animali ezberdinen musika aurreratuz joan behar genuenez, irudiak oso baliagarriak egin zitzaizkigun momentu horretan tokatzen zen animaliaren pista bilatu ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario