martes, 28 de febrero de 2012

Ongi ikasteko & Nolakoa izan da nire ikaskuntza?

Gaur 2 en 1 bat egitea tokatzen zait, ea lortzen dudan bi galderak elkarrekin lotzea!
 Norberak ongi ikasteko egoera jakin bat behar izaten du normalean... Edo nik behintzat behar izaten dut.
Nik ikasteko unean lasaitasuna behar izaten dut, baina sekula ez isiltasun totala . Musika lasai piska bat jartzen dut eta nire munduan isten naiz .
Beste alde batetik, ikasteko idazteko beharra izaten dut. Idazten ez badut, beldur izaten naiz ez ote dudan berdin ikasiko eta ikasitakoa beti idatzi egiten dut.
Azterketa hizkuntzaren batekoa bada, hala nola, gaztelania edota euskarakoa, ahozko probak egitea gustatzen zait, horrela azterketan ahozko zatirik egongo balitz, hori ere prestatuago eramango nukeelako.
Ikus dezakezuenez, nik ikasteko hainbat metodo erabiltzen ditut:
1.- IRAKURRI
2.- MUSIKA JARRI
3.- IDATZI
4.- ESAN

Bigarren galdera bat ere erantzun nahiko nuke eta ondorengoa da: nola irakatsi didaten gaur egunera arte.
Ez dakit nolakoa izan den irakaskuntza, baina badakidana, hainbat gauza aldatuko nituzkeela. Esate baterako eta anekdota moduan (aurretik aipatu izan dudana), oroitzen dut nola behin irakasle batek zatiketa bat gaizki egiteagatik, masaileko bat eman zidan. Hori gaur egungo eskola batean pentsaezina izango litzateke, ez da inoren burutik ere pasatzen, bestela, sekulako iskanbila montatuko litzateke. Ni ere ez nator bat ikasleei jotze horrekin eta eskola tradizionaletan erabiltzen zen metodologiarekin, "la letra con sangre entra" hain zuzen. Honekin ez dut esan nahi nire irakaskuntza Eskola Tradizionalarekin bat datorrela, ez direlako hainbeste urte pasa eskolatik atera nintzenetik, baina behintzat, argi ikus daiteke, urte gutxi pasa ahala, nola alda daitekeen egoera bat, konkretuki eskola baten barruan, ezta?

aritzgoam .

viernes, 17 de febrero de 2012

Kultura vs. Hezkuntza vs. Gizarteratzea

Lehenik eta behin hiru hitz hauek definitu beharko ditut, badakit zer diren baina askotan hitz bati buruz dakiguna ez da nahikoa izaten hausnarketa txiki bat egiten hasteko; beraz, egingo dudan lehenengo gauza DRAE (Diccionario de la Real Academia Española)-ra joan eta hauen esanahia bilatu ondoren euskaratzea.

Kultura : Bizitzeko modu, ohitura, ezagutzen eta abarren multzoa da garai jakin batean.

Hezkuntza: Zuzendu, bideratu eta doktrinatze prozesua.

Gizarteratzea: Pertsona bat gizarte jakin batean txertatzea.

Hiru hauen artean zein den garrantzitsuena esatea ezinezkoa iruditzen zait, hiruetako bat presente ez badago ezinezkoa izango litzatekeelako. Adibidez, haur bat nonbait gizarteratu nahiko bagenu, kultura bat egongo ez balitz, haur horrek ezingo luke integratu edota txertatu. Hezkuntza bat eman nahi bagenio eta kultura bat ez balego ze arau sozial irakatsiko genizkioke haur horri?

Beraz, nik ezin dut ulertu hiru hauen ordenazio bat, nire ustez hirurak beharrezkoak dira eta maila berean egongo lirateke.

aritzgoam.

jueves, 16 de febrero de 2012

Hezkuntzan NEUTRALAK izan gaitezke?

Hezkuntzan NEUTRALAK izan beharko genukeela uste dut. Nahiko paper zaila da, irakasleok pertsonak baikara eta ikasle guztiekin ez garelako berdin portatzen.
Hezkuntzaren Soziologia irakasgaian ikasi genuen Ray Rist-en Etiketen Teorian oinarriturik hainbat faktoreen arabera irakasleek, ikasleak "ongi ezagutu" aurretik, hainbat aurreiritzi sortzen dituztela.
Aipatzen nuen bezalaxe, neutralak izan beharko genukeela esatea oso polita da, teorian dena oso erraza eta polita baita, baina errealitatera bueltatuz zail samarra dela iruditzen zait.

P.D. Sarrera honekin batera "enlace" bat jartzen dut nola doan probatzeko eta hau egiten ikasteko...
 ;-)
aritz.

martes, 7 de febrero de 2012

Inkestak

Egun on!
Gaur goizean Psikoko inkestak pasatzen egon naiz kalean eta harrituta gelditu naiz jendearen parte-hartze urriarekin. Guztiek alde egin nahi zuten, eta dezente kostatu zait 4 pertsona aurkitzea inkesta egiteko.
Triste samarra da ezta? Inkestak Hezkuntzaren ingurukoak ziren eta pertsonen partizipazio txikiak kezkatu samar utzi nau. Gauza asko pentsa daiteke horren inguruan, familiek ez dutela "denborarik", seme-alaben heziketa-prozesuetaz arduratzeko , erabat okupaturik dabiltzala lanarekin...

Ez dakit, mundua aldatzea gustatuko litzaidake momentu honetan, dena hankaz gora jartzea!

Berdina gertatu al zaizue? Zuek izaten al duzue mundua hankaz gora jartzeko nahirik?

aritz.

viernes, 3 de febrero de 2012

Hezkuntza Formala , ez Formala

Eguerdi on guztioi!
Eskatu bezala zein eremutan lan egitea gustatuko litzaigukeen erantzungo dut, baina egia esan ez da hain erraza pentsatzeko ...

Hezkuntza Formalean ibili nahiko nukeela uste dut, horretarako ari bainaiz Lehen Hezkuntza ikasten. Nire ustez, ez litzaidake akademia bat jartzea gustatuko, zeren Hezkuntza ez Formalean beste jarduera askoren artean hau ere aurki daiteke. Akademia batean eramaten den erritmoa eskola batean eramaten denarekin alderatuz erabat ezberdina da. Nik nahiago dut ikasleei eskola batean irakatsi, eta haiek nik irakatsaitakoak ikastea, askoz "gratifikanteagoa" iruditzen zaidalako.

Sekula ez da jakiten zer gertatuko den "bihar" , eta bizitzak milaka buelta ematen ditu, beraz, esaerak dioen bezala "nunca digas: -De este agua no beberé, y este cura no es mi padre - . Je je je.

Asteburu ona pasa eta astelehenera arte guztioi! Besarkada bana!