jueves, 25 de octubre de 2012

PRACTICUM

Azkenean iritsi da hainbeste espero nuen momentua. Azkenean iritsi da PRACTICUMa egiteko garaia!

Irungo TOKI ALAI ikastetxean kokatu naute eta 4. mailako ikasleekin nago lanean. Oso tutora maja tokatu zait, Zuriñe izenekoa eta berarekin batera, noski bere ezinbesteko laguntzarekin,  Matematika eta Gaztelaniako klaseak ematen ditut.

Ingurunea berriz Isabel izeneko irakasle batek ematen du eta atzo asteazkena URAren inguruan azterketa txiki bat jarri zien.

Azkenik, Euskara, Amaia izeneko neska batek ematen die eta berarekin diktaketak eta txokoak lantzen ditugu.

Ikaragarri gustatzen zait haurrekin kontaktuan egotea. Ikaragarri gustatzen zait, hauek, niri esker gauzak ikastea. Oso gratifikantea da haur horiei irakastea, dena esker onez egiten dutelako eta guztiagatik eskerrak ematen dizkidatelako...

Ainhoa Ezeizak esan didan bezala, jada maisua naiz eta hortaz harro nago. Maisu izan nahi izateaz eta maisu izateaz harro nago!

aritzgoam

lunes, 24 de septiembre de 2012

Kurtso Hasiera

UDA bukatu da eta udazkenean sartu gara. Udazkenaren etorrerarekin batera hasi dira klaseak, hasi da unibertsitatea eta hasi da errutina... Hilabete barru ikastetxe batean egongo naiz praktikak egiten, Irungo TOKI ALAI ikastetxea tokatu zait bertan lehenengo praktika egonaldia egiteko eta egia esan gogo handia daukat ikastetxe batera joateko eta bertan haurrekin lehenengo harremanak edukitzeko.

Orain bi urte, ikastetxe batean Musikako Klaseak eman nituen, eta badira 5 urte edo etxean klase partikularrak ematen ditudala. Hala ere, nire lehenengo harremana izango da talde handi batekin, beti talde txikietan edo partikularretan eman izan ditudalako nire klaseak... Egia esan, beldur piska bat ere ematen dit ikastetxera iristeko momentu honek. Berria izango naiz denentzat, baita irakaslearentzat ere. Aurpegi berriak, begirada berriak, urduritasun berri bat, urduritasun hau sekula sentitu izan ez dudalako, sentsazio hau, esperientzia hau niretzat erabat berria delako.

Hala ere, urduritasun honek ez dizkit bertara joateko gogoak kentzen, areagotu baizik... Lauhileko berri honetan irakasgai eta irakasle berriak ditugu. Nire gustukoena musika da, noski, musikaria izanik, musika bereziki maite dudalako. Oso ondo pasatzen dut klaseetan. Hasiera batean, aspertu egingo nintzela pentsatzen banuen ere, nire aurreideia hau ez da bete. Musika lantzeko modu berriak ezagutzen ari naiz, kontserbatorioan sekula landu ez genituenak. Horrela, etorkizun batean musikako klaseak ematea berriz tokatzen bazait, badauzkat teknika berriak nire klaseak aurrera eraman ahal izateko.

Piskanaka-piskanaka nire blog honi jarraipena ematen joango naiz eta hau egin ahala nire bigarren mailako sentipen eta sentsazio guztien berri ematen joango naiz. Ea zuen gustokoa den aurtengoa ere...

aritzgoam


miércoles, 29 de agosto de 2012

Uda, uda gozoa !

Badoa aurrera Abuztua, azken egunetan sartu gara eta haurrak eskolara hasiko diren bezalaxe, gu ere unibertsitatean hasiko gara egun batzuetan...

Uda, beti, disfrutatzeko garaia izaten da, planak egiteko aukera ezinhobea. Nire uda borobila izan da, egun batzuk Cantabrian pasa ditut deskantsatzen eta pilak kargatzen.



Orain berriz, Hondarribitarrontzat egun garrantzitsuenak iritsi dira, gure hiriko jaien egunak, urteko egunik politenak... Hori izaten da niretzat udako oporrak bukatzeko modurik onena.



Hauek bukatu ondoren unibertsitatera bueltatu beharko dugu. Bigarren mailari ekiteko prest, praktikak egiteko gogotsu eta ikasturtea lehenengo maila bezain azkar pasatzeko esperantzarekin...

Ongi bukatu gelditzen diren opor egunak eta nahi izanez gero animatu gure hirira etortzen, egun bikainak dira gure hiria eta gure jaiak ezagutzeko. Bai Eroski bidaia agentziakoa ematen dut... Konturatu naiz ;-)

Muxu handi bana eta laster arte!!

aritzgoam

martes, 26 de junio de 2012

Udako Oporrak

Arratsalde on !

Ze ongi egoten den oporretan, ene! Eguraldi ederra, lanik ez egin behar, lasaitasuna... Hau da hau ongi bizitzea!

Zer moduz bizi zarete zuek nire jarraitzaileak? Ni bezain ongi? Ziur baietz!

Bloga piska bat abandonatuta neukan eta zeoze berria idazteko gogoa sartu zait, bestela hau erabiltzen ere ahaztu egingo zaidalako...


Bai, bai, argazkikoa ni nauzue, piszinan bainutxo bat hartzen, bainutxoak hartzeko eguraldi ederrak egiten ari delako azken egunetan!

Besterik ez, udan zehar idazten joango natzaizue, horrelako agurtxoak eginez nitaz ez ahazteko!

Muxu handi bana!

aritzgoam

jueves, 24 de mayo de 2012

Azken Azterketa , ikasturteko balantzea

Egun on guztioi!

Maiatzak hogeitalau ditu gaur, osteguna da eta kurtsoko azken azterketa egiteko unea iritsi da.
Kurtso osoan zehar, momentu hau iristeko desiratzen egon naiz, uda iristeko momentua iristeko desiratzen hain zuzen. Baina, behin momentua iritsita pena apurtxo bat ere ematen dit. Azken finean KLASE/TALDE sentimendu indartsu bat garatu dugulako azken hilabeteotan. Gezurra dirudi, baina, ematen du atzo zela ikasturte hasiera. Hantxe geunden denok, galduta, gure klasekideen erdian, inor ezagutu gabe, urduri. Tentsio momentuak bizi izan nituen nire lehen momentu horietan. Pertsona irekia bezala ikusten badut nire burua, lotsatia banaizela ere patxara osoan esan dezaket, eta beldur piska bat neukala ez badut aitortzen, gezurra esango nuke. Aurreko lauhileko irakasle batek esango lukeen modura: "estres puntu hori edukitzea ere, prozesuari dagokio, hori bilatzen da, zuek estresaturik egotea, egoera horiei irtenbidea emateko". Baita irtenbidea aurkitu ere. Maiatzaren bukaeran esan dezaket pena ematen didala hainbat pertsona egunero ez ikusteak.

Talde lan asko egin ditugu, garrantzitsuenak bi, bi moduluak. Kurtsoa hasi genuenean nik behintzat ez neukan ideiarik ere zer zen diziplinartekotasuna eta zer zen taldean lan egitea (lau pertsona ezberdinen aportazioen elkarketa egitea ez zelako). Gaur aldiz, lan egiteko modu berri bat ikasi dut, TALDE LANA. Norberak bere iritzia eta aportazioak eginez, lauren artean lana denek batean egitea hain zuzen. Hori da talde lan bat, eta ez nik behintzat iraganean egiten nuena, lan oso bat zati lau, bakoitzari zati bat egitea tokatzen zaio. Ezingo nuke nire taldekideei eskerrak emateko aukera galdu, beraz, hau lekurik aproposena ez bada ere, eskerrak ematen dizkizuet nire taldekide izan zaretenoi. Elkartu ginenean ia ez ginen ezagutzen, baina, zuek ongi ezagutzeko aukera izan dut eta asko gustatu zait zuekin lan egitea. Dibertigarria ere izan da, noski, laurok oso maniatikoak garelako ordenaren kontuarekin eta modu berean oso perfekzionistak. Lauron artean lan txukunak egin ditugula uste dut eta garrantzitsuena, TALDE bezala oso ongi funtzionatu dugu. Beraz esan bezala, eskerrik asko.

Azkenik, klasekide guztioi ere eskertu nahi dizuet nigan konfidantza izateagatik eta ordezkari aukeratzeagatik. Gustora egin dut "lan" hau, asko gustatzen zaidalako jendeari laguntzea. Klasearen izenean eskakizunak egitea, zuen guztion "idazkari eta aitatxo" izatea moodlen oharrak jarriz gauzak gogorarazteko... Oso gustora egin dudan lan bat izan da eta nahi izanez gero, datorren urtean ere errepikatzeko prest nago.

Orain udaldia dator, eta nire jarrera argazki honetan dagoena izango da, ikasturte osoan zehar lan egin eta gero merezi dudalako, merezi dugulako.



Opor ederrak pasatzea opa dizuet eta irailean berriz elkar ikusiko dugu guztiok.
Muxu bana,

aritzgoam


viernes, 11 de mayo de 2012

Kurtso Amaiera

Egun on mundu guztiari !
Maiatzaren hamaika dugu gaur, azken eguna eta azterketa bezpera dugu.
Azken aste hauek ikasi eta ikasi eman ditugu, eta orain azterketa horietan, egindako lana erakustea geratzen zaigu. Urduri samar bagaude ere, normala da, azterketak beti urduritzen gaituztelako.
Azken aste hau oso dibertigarria izan da, lan modularra aurkezteaz gain gure unitate didaktikoa erakusketa batean aurkezteko kartela egin genuelako eta klasearen aurrean ("argitaletxeetako ordezkariak" ja ja ) gure lanen salmenta egiten saiatu ginelako. Guk egindako lana hauxe izan da: "Hondarribia, bost zentzu eta logikarekin" eta hementxe uzten dizuet gure unitate didaktikoa aurkezten duen kartelaren argazki bat.

Erakusketa egunean azaldu genuen bezalaxe, bertan Hondarribian aurki ditzakegun gauzak daude ikusgai. Hau dena bost zentzumenekin lotu genuen, hortik unitate didaktikoaren izena. Dastemenarekin: Hondarribiko tradizio handiko opila jarri genuen. San Markos egunean (apirilak 25), amabitxi orok, bere semebitxiari oparitzen dion opila hain zuzen. Ikusmenarekin: Hondarribiko hainbat irudi jarri genituen, Hondarribiko Arrantzaleak, Hondarribiko Aste Santua, Kutxa eguna (Uztailak 25) eta gure jaietako egun handiaren bezpera; irailaren zazpia. Dastamenarekin: Itsasoko gatza jarri genuen, Ukimenarekin: Hondartzako area eta azkenik, Entzumenarekin: Hondarribiko Alarde egunean erabiltzen diren musika instrumentuak jarri genituen; txibilitoak hain zuzen.

Nire ustez, lan polita egin dugu eta lan polita gelditu zaigu, ea azken emaitzean islatzen den.

Niri dagokidanean besterik ez, udan garrantzitsua den zerbait topatzen badut hementxe jarriko dut, baina momentuz sarrera gehiagorik ez dut egingo, deskantsatzea ere beharrezkoa izaten delako berriz ere hasiera emateko.

Oso atsegina izan da zuekin nire sentimenduak elkarbanatzea aste hauetan zehar, beraz, irakurri nauzuen guztioi, muxu handi bana bidaltzen dizuet.

Laster arte.

aritzgoam

viernes, 20 de abril de 2012

Errutinara buelta

Pasa dira oporrak, eta oporretatik bueltako lehenengo astea ere pasatu da. Aste bat gutxiago gelditzen da kurtso bukaerarako eta urduritasuna oso nabaria da guztiongan.

Irakasgai guztiak bukatzen ari gara poliki-poliki eta horrek urduritu egiten gaitu. Nolakoak ote dira azterketak? Zailak? Irakasleak portatuko ote dira gurekin lauhileko honetan? Galdera asko datoz gure buruetara.

Beste alde batetik, eskolara buelta honek gobernuak hartutako erabaki zorrotzak ekarri ditu. Zergatik beti ateratzen gara galtzen irakasleok? Gobernu berri bat ezartzen den unetik osasun sailean eta hezkuntza sailean BETI aldaketak gertatzen dira. Ez zait batere bidezkoa iruditzen, hezkuntzan aldaketa bat ezartzen denean urteak behar izaten baitira aldaketa horrek onurak edota galerak ekarri dituen jakiteko. Ez dute denborarik uzten aldaketa hauek beren efektua egiten duten konprobatzeko, eta galtzaileak beti irakasleak eta ikasleak izaten dira. Bidezkoa ez bada ere, ezin dezakegu ezer egin, beraz gaztelaniaz esaten den "derecho al pataleo" bakarrik gelditzen zaigu. Behintzat, albiste honek dionaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuak unibertstitateko tasak ez ditu igoko.

Ez zait batere bidezkoa iruditzen halaber, norberaren ikasketek, bakoitzak duen diruaren araberakoak izatea. Gaur goizean, sare sozialetan bor-borrean zebilen gai bat zen, #noaltasazo hashtag deritzana Trending Topic izatera iritsi da twitterren, hau da, momentuan "gai aipatuena" izatera iritsi da.

Ea nola bukatzen den hau guztia, ea orain egiten dituzten aldaketak onerako diren eta aldi baterako lasai uzten gaituzten aldaketokin. Badakit ezinezkoa dela, baina beta egin daitekeena amets egitea da, eta hori ez digu INORTXOK galaraziko.

aritzgoam

sábado, 7 de abril de 2012

- Oporrak -

Guztiok oporren beharra genuela uste dut eta azkenean iritsi dira! Egun hauetan apunteak txukuntzeko probestuko dut, baina garrantzitsuena kurtso bukaerarako indarrak batzeko ere erabiliko ditut. Azken aste hauek gogor samarrak izan dira eta piska bat desmotibatuta sentitu naiz guztiok dakizuen gauza batengatik, irakasle baten emaitzak direla eta hain zuzen. Gehienoi hauxe gertatu zaigu, beraz, opor hauetan ere irakasle horrentzako apunte eta ariketei denbora dedikatu beharko diegu emaitzak onak izan daitezen. Saiatzen gara eta berak ezetz esaten badigu ere nik badakit guztiok saiatzen garela gauzak txukun eta ongi egiten... Zergatik esaten ote dute irakasleek ez dugula lanik egiten etxean? Pertsonak epaitzea oso itsusia da. Are gehiago etxean zer egiten dugun ez badakite.
Besterik ez ...

Oporretaz gozatu eta bueltan ikusiko gara, musu handi bana guztioi eta probestu zuen oporrak.

Laster arte.

aritzgoam

viernes, 16 de marzo de 2012

Bisitariak Eskolan

Iritsi dira goizeko zortzi eta erdiak eta eskolako sarreran gaude. Haurrak eskolako sarreran daude ilaran bertara sartzeko gogotsu. Gu han beraiei begira, zeintzuk ote dira tokatu zaizkigun gelakoak? Nola erreakzionatuko ote dute gu bertan ikusita? Ondo portatuko ote dira? Tontakeria asko egingo ote dituzte? Galdera hauek datozkigu burura haurren inguruan. Baina gure inguruan ere hainbat galdera eta zalantza gure buruetan bueltaka dabiltza. Ongi ulertuko ote genuen zer egin behar zen behaketan? Denbora emango ote digu datu guztien bilketa egiteko? Galdera hauek eta beste asko genituela eskolako txirrina jo genuen eta bertara sartu ginen. Zuzendaria etorri zitzaigun agurtzera eta irakasle gelara sartzeko gonbitea egin zigun. Gure lehenengo aldia irakasle gela batean! Hango giroa erabat dibertigarria zen. Mahai luze bat eta bertan irakasleak eserita, batzuk kafearekin, beste batzuk barrezka, eta gu han, mahaiaren eskin batean eserita urduri. Behatzera gindoazen gelako tutorea ezagutu ondoren eta egin beharrekoa azaldu ondoren gelara igo ginen. Ze urduritasuna! 24 haur guri begira eta gu hantxe, mahai batean eserita ikasleak bagina bezala. Klasea hasi orduko denak isildu ziren eta etxekolanak zuzentzen hasi ziren. NOLAKO ISILTASUNA! Ez genuen hori espero bosgarren maila batean, baina denak halaxe zeuden, isil-isilik. Haurrak egiten genuenaz pendiente zeuden eta gu haiek egiten zuten guztia paperetan apuntatuz, hori bai, kanposantu batean dagoen isiltasun baten berdina den isiltasunaren erdian... Irakaslea hurbildu eta lantzen duten materiala utzi zigun. Gu erabat txundituta hango giroarekin, matematikako klasea bukatu zen. Irakaslea atera zen eta guk gauzak jasotzen genituen bitartean hurrengo irakasgaiko irakaslea sartu zen, ingelesekoa alegia.
Bere klasean gelditzeko eskatu zigun, haurrek guri hainbat galdera ingelesez egiteko eta klasea era dinamiko batean egiteko. Momentu hartan konturatu ginen nolakoak ziren behaketako gelako haurrak! Erabat berritsuak! Galderaz josi gintuzten, nor zara? Nongoa zara? Zein da zure telebistako saiorik gustukoena? Baduzu anai-arrebarik? ...
Zergatik aldaketa hau? Zergatik matematikako klaseetan haurrak ikaratuta bezala sentitzen dira?
Hauxe zen hain zuzen nik nire buruan bueltaka nebilen galderetako bat, gure ikasle garaian ere berdina gertatzen baitzen... Zergatik gertatuko ote da hau? Nire ustez, matematikak ulertzen ez direlako gertatzen da hau eta ulertzen ez direnez beldurra hartzen zaielako. Beraz, gelan zegoen isiltasun harekin denak erabat adi zeuden irakasleak emandako azalpenetatik ezer ez galtzeko. Baina bosgarren maila batean hau ez da espero, azken finean haurrak dira eta hauei jolastea eta zarata egitea gustatzen zaie...
Ba mila eta bat galdera hauek gure buruan genituela (batzuk erantzunik gabekoak momentuz), izugarrizko poztasunarekin eskolatik irten ginen.
aritzgoam.

martes, 13 de marzo de 2012

Ikastetxera bisita

Ostegun honetan, Hondarribiko Ama Guadalupekoa Ikastetxeara joango gara Matematikako klase bat ikustera. Ikastetxe horretan ikasi nuen, eta aurreko lauhilekoan egin genuen moduluan ere bertara joan ginen bisitan. Konkretuki bosgarren mailako klase batera joango gara eta bertan ikasleek zer egiten duten eta irakasleak nola irakasten dien ikusiko dugu. Hainbat galdera datorzkit burura, hala nola: Ikasleek ba ote dute beldurrik Matematikako klasean galdetzeko? Gustatuko ote zaie matematika? Irakasleak klaseak era dinamikoan planteatuko ote ditu? Nik bertan ikasten nuenean matematikako klaseak erabat aspergarriak ziren, baina nire ustez akatsa irakasleak zuen. Oroitzen dut behin, nola hirugarren mailako irakasleak belarrondoko bat eman zidan, arbelan zatiketa bat gaizki egiteagatik. Gaur egun hori pentsaezina da, eta orain urte batzuk ere halaxe zen, baina ikastetxea kristaua da, bertako titularitza Hondarribiko elizako erretoreak baitu. Lehen mojak irakasten zuten bertan, eta niri tokatu izan zait mojaren bat irakasle lanetan. Gaur egun ez dago mojarik lanean eta denak irakasle "normalak" dira. Gauzak aldatu ote dira? Gogotsu nago osteguna iristeko eta bertan gauza berriak ikasteko.
aritzgoam.

jueves, 8 de marzo de 2012

Ikas Komunitateak

Gaurko sarreran Ikas Komunitateei buruz hitz egitea baino, nahiago dut aurkitu dudan bideo hau jartzea. Youtuben saltsatzen ibili ondoren bideo honetaraino iritsi naiz, non Euskal Herrian dauden Ikas Komunitateetaz hitz egiten den. Momentu honetan guztiok dakigu zer den ikas komunitate deitzen diogun hori, baina inoiz ez da gaizki etortzen errepaso txiki bat egitea. Are gutxiago errepaso hori bideo interesgarri baten laguntzaz egiten badugu, beraz hementxe uzten dizuet. Ea zuei ere zerbaitetan laguntzen dizuen ...
aritzgoam.


martes, 28 de febrero de 2012

Ongi ikasteko & Nolakoa izan da nire ikaskuntza?

Gaur 2 en 1 bat egitea tokatzen zait, ea lortzen dudan bi galderak elkarrekin lotzea!
 Norberak ongi ikasteko egoera jakin bat behar izaten du normalean... Edo nik behintzat behar izaten dut.
Nik ikasteko unean lasaitasuna behar izaten dut, baina sekula ez isiltasun totala . Musika lasai piska bat jartzen dut eta nire munduan isten naiz .
Beste alde batetik, ikasteko idazteko beharra izaten dut. Idazten ez badut, beldur izaten naiz ez ote dudan berdin ikasiko eta ikasitakoa beti idatzi egiten dut.
Azterketa hizkuntzaren batekoa bada, hala nola, gaztelania edota euskarakoa, ahozko probak egitea gustatzen zait, horrela azterketan ahozko zatirik egongo balitz, hori ere prestatuago eramango nukeelako.
Ikus dezakezuenez, nik ikasteko hainbat metodo erabiltzen ditut:
1.- IRAKURRI
2.- MUSIKA JARRI
3.- IDATZI
4.- ESAN

Bigarren galdera bat ere erantzun nahiko nuke eta ondorengoa da: nola irakatsi didaten gaur egunera arte.
Ez dakit nolakoa izan den irakaskuntza, baina badakidana, hainbat gauza aldatuko nituzkeela. Esate baterako eta anekdota moduan (aurretik aipatu izan dudana), oroitzen dut nola behin irakasle batek zatiketa bat gaizki egiteagatik, masaileko bat eman zidan. Hori gaur egungo eskola batean pentsaezina izango litzateke, ez da inoren burutik ere pasatzen, bestela, sekulako iskanbila montatuko litzateke. Ni ere ez nator bat ikasleei jotze horrekin eta eskola tradizionaletan erabiltzen zen metodologiarekin, "la letra con sangre entra" hain zuzen. Honekin ez dut esan nahi nire irakaskuntza Eskola Tradizionalarekin bat datorrela, ez direlako hainbeste urte pasa eskolatik atera nintzenetik, baina behintzat, argi ikus daiteke, urte gutxi pasa ahala, nola alda daitekeen egoera bat, konkretuki eskola baten barruan, ezta?

aritzgoam .

viernes, 17 de febrero de 2012

Kultura vs. Hezkuntza vs. Gizarteratzea

Lehenik eta behin hiru hitz hauek definitu beharko ditut, badakit zer diren baina askotan hitz bati buruz dakiguna ez da nahikoa izaten hausnarketa txiki bat egiten hasteko; beraz, egingo dudan lehenengo gauza DRAE (Diccionario de la Real Academia Española)-ra joan eta hauen esanahia bilatu ondoren euskaratzea.

Kultura : Bizitzeko modu, ohitura, ezagutzen eta abarren multzoa da garai jakin batean.

Hezkuntza: Zuzendu, bideratu eta doktrinatze prozesua.

Gizarteratzea: Pertsona bat gizarte jakin batean txertatzea.

Hiru hauen artean zein den garrantzitsuena esatea ezinezkoa iruditzen zait, hiruetako bat presente ez badago ezinezkoa izango litzatekeelako. Adibidez, haur bat nonbait gizarteratu nahiko bagenu, kultura bat egongo ez balitz, haur horrek ezingo luke integratu edota txertatu. Hezkuntza bat eman nahi bagenio eta kultura bat ez balego ze arau sozial irakatsiko genizkioke haur horri?

Beraz, nik ezin dut ulertu hiru hauen ordenazio bat, nire ustez hirurak beharrezkoak dira eta maila berean egongo lirateke.

aritzgoam.

jueves, 16 de febrero de 2012

Hezkuntzan NEUTRALAK izan gaitezke?

Hezkuntzan NEUTRALAK izan beharko genukeela uste dut. Nahiko paper zaila da, irakasleok pertsonak baikara eta ikasle guztiekin ez garelako berdin portatzen.
Hezkuntzaren Soziologia irakasgaian ikasi genuen Ray Rist-en Etiketen Teorian oinarriturik hainbat faktoreen arabera irakasleek, ikasleak "ongi ezagutu" aurretik, hainbat aurreiritzi sortzen dituztela.
Aipatzen nuen bezalaxe, neutralak izan beharko genukeela esatea oso polita da, teorian dena oso erraza eta polita baita, baina errealitatera bueltatuz zail samarra dela iruditzen zait.

P.D. Sarrera honekin batera "enlace" bat jartzen dut nola doan probatzeko eta hau egiten ikasteko...
 ;-)
aritz.

martes, 7 de febrero de 2012

Inkestak

Egun on!
Gaur goizean Psikoko inkestak pasatzen egon naiz kalean eta harrituta gelditu naiz jendearen parte-hartze urriarekin. Guztiek alde egin nahi zuten, eta dezente kostatu zait 4 pertsona aurkitzea inkesta egiteko.
Triste samarra da ezta? Inkestak Hezkuntzaren ingurukoak ziren eta pertsonen partizipazio txikiak kezkatu samar utzi nau. Gauza asko pentsa daiteke horren inguruan, familiek ez dutela "denborarik", seme-alaben heziketa-prozesuetaz arduratzeko , erabat okupaturik dabiltzala lanarekin...

Ez dakit, mundua aldatzea gustatuko litzaidake momentu honetan, dena hankaz gora jartzea!

Berdina gertatu al zaizue? Zuek izaten al duzue mundua hankaz gora jartzeko nahirik?

aritz.

viernes, 3 de febrero de 2012

Hezkuntza Formala , ez Formala

Eguerdi on guztioi!
Eskatu bezala zein eremutan lan egitea gustatuko litzaigukeen erantzungo dut, baina egia esan ez da hain erraza pentsatzeko ...

Hezkuntza Formalean ibili nahiko nukeela uste dut, horretarako ari bainaiz Lehen Hezkuntza ikasten. Nire ustez, ez litzaidake akademia bat jartzea gustatuko, zeren Hezkuntza ez Formalean beste jarduera askoren artean hau ere aurki daiteke. Akademia batean eramaten den erritmoa eskola batean eramaten denarekin alderatuz erabat ezberdina da. Nik nahiago dut ikasleei eskola batean irakatsi, eta haiek nik irakatsaitakoak ikastea, askoz "gratifikanteagoa" iruditzen zaidalako.

Sekula ez da jakiten zer gertatuko den "bihar" , eta bizitzak milaka buelta ematen ditu, beraz, esaerak dioen bezala "nunca digas: -De este agua no beberé, y este cura no es mi padre - . Je je je.

Asteburu ona pasa eta astelehenera arte guztioi! Besarkada bana!




viernes, 27 de enero de 2012

Zalantzak ...

Eta behin blog hau eginda nahi dugunean joan gaitezke gure ekarpenak egiten?
Esaidazue mesedez nire paper-zorroa ikus dezakezuen , nik ezin dezaket ikusi eta.
Muxu bana . . .




jueves, 26 de enero de 2012