Egun on mundu guztiari !
Maiatzaren hamaika dugu gaur, azken eguna eta azterketa bezpera dugu.
Azken aste hauek ikasi eta ikasi eman ditugu, eta orain azterketa horietan, egindako lana erakustea geratzen zaigu. Urduri samar bagaude ere, normala da, azterketak beti urduritzen gaituztelako.
Azken aste hau oso dibertigarria izan da, lan modularra aurkezteaz gain gure unitate didaktikoa erakusketa batean aurkezteko kartela egin genuelako eta klasearen aurrean ("argitaletxeetako ordezkariak" ja ja ) gure lanen salmenta egiten saiatu ginelako. Guk egindako lana hauxe izan da: "Hondarribia, bost zentzu eta logikarekin" eta hementxe uzten dizuet gure unitate didaktikoa aurkezten duen kartelaren argazki bat.
Erakusketa egunean azaldu genuen bezalaxe, bertan Hondarribian aurki ditzakegun gauzak daude ikusgai. Hau dena bost zentzumenekin lotu genuen, hortik unitate didaktikoaren izena. Dastemenarekin: Hondarribiko tradizio handiko opila jarri genuen. San Markos egunean (apirilak 25), amabitxi orok, bere semebitxiari oparitzen dion opila hain zuzen. Ikusmenarekin: Hondarribiko hainbat irudi jarri genituen, Hondarribiko Arrantzaleak, Hondarribiko Aste Santua, Kutxa eguna (Uztailak 25) eta gure jaietako egun handiaren bezpera; irailaren zazpia. Dastamenarekin: Itsasoko gatza jarri genuen, Ukimenarekin: Hondartzako area eta azkenik, Entzumenarekin: Hondarribiko Alarde egunean erabiltzen diren musika instrumentuak jarri genituen; txibilitoak hain zuzen.
Nire ustez, lan polita egin dugu eta lan polita gelditu zaigu, ea azken emaitzean islatzen den.
Niri dagokidanean besterik ez, udan garrantzitsua den zerbait topatzen badut hementxe jarriko dut, baina momentuz sarrera gehiagorik ez dut egingo, deskantsatzea ere beharrezkoa izaten delako berriz ere hasiera emateko.
Oso atsegina izan da zuekin nire sentimenduak elkarbanatzea aste hauetan zehar, beraz, irakurri nauzuen guztioi, muxu handi bana bidaltzen dizuet.
Laster arte.
aritzgoam
No hay comentarios:
Publicar un comentario