Pasa dira oporrak, eta oporretatik bueltako lehenengo astea ere pasatu da. Aste bat gutxiago gelditzen da kurtso bukaerarako eta urduritasuna oso nabaria da guztiongan.
Irakasgai guztiak bukatzen ari gara poliki-poliki eta horrek urduritu egiten gaitu. Nolakoak ote dira azterketak? Zailak? Irakasleak portatuko ote dira gurekin lauhileko honetan? Galdera asko datoz gure buruetara.
Beste alde batetik, eskolara buelta honek gobernuak hartutako erabaki zorrotzak ekarri ditu. Zergatik beti ateratzen gara galtzen irakasleok? Gobernu berri bat ezartzen den unetik osasun sailean eta hezkuntza sailean BETI aldaketak gertatzen dira. Ez zait batere bidezkoa iruditzen, hezkuntzan aldaketa bat ezartzen denean urteak behar izaten baitira aldaketa horrek onurak edota galerak ekarri dituen jakiteko. Ez dute denborarik uzten aldaketa hauek beren efektua egiten duten konprobatzeko, eta galtzaileak beti irakasleak eta ikasleak izaten dira. Bidezkoa ez bada ere, ezin dezakegu ezer egin, beraz gaztelaniaz esaten den "derecho al pataleo" bakarrik gelditzen zaigu. Behintzat, albiste honek dionaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko gobernuak unibertstitateko tasak ez ditu igoko.
Ez zait batere bidezkoa iruditzen halaber, norberaren ikasketek, bakoitzak duen diruaren araberakoak izatea. Gaur goizean, sare sozialetan bor-borrean zebilen gai bat zen, #noaltasazo hashtag deritzana Trending Topic izatera iritsi da twitterren, hau da, momentuan "gai aipatuena" izatera iritsi da.
Ea nola bukatzen den hau guztia, ea orain egiten dituzten aldaketak onerako diren eta aldi baterako lasai uzten gaituzten aldaketokin. Badakit ezinezkoa dela, baina beta egin daitekeena amets egitea da, eta hori ez digu INORTXOK galaraziko.
aritzgoam
No hay comentarios:
Publicar un comentario